Mintzalaguna komunitateko kideon ikasturtea oparoa izan da. Izan ere, urtero bezala, elkarrekin euskara praktikatzeko esperientziak partekatu ditugu. Asteroko hitzorduen zein mintzalagunon sarearen bidez astero hartu-emanetan izan gara.
Ikasturteari amaiera emateko, bi ekintza antolatu ditugu: mintzodromoa eta ardo dastaketa. Aurrez aurre elkartzerik ez dugun arren, elkartu gaitezen sarean eta amaitu dezagun elkarrekin Topa eginez!
Anima zaitez, eman izena:
[su_row][su_column size=”1/2″ center=”no” class=””]Mintzodromoa.
Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin!
- Ekainaren 24an
- 18:30ean
- Jitsiren bidez
- Doan
Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu.
Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.
Mintzatuko gara elkarrekin ?
Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa
Parte hartu! Ez galdu aukera.
[/su_column] [su_column size=”1/2″ center=”no” class=””]Ardo Dastaketa.
Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/ardo-dastaketa
- Ekainaren 25ean
- Jitsiren bidez
- 18:30ean
- 29€
Aurretik jarraian zehazten diren 3 ardoekin osaturiko sorta bidaliko dizugu etxera, dastaketarako informazioa eta fitxekin batera.
- Rueda jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko ardo zuri bat, %100 Berdejoa.
- Nafarroako jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko Ardo Gorria. %100 Garnatxa.
- Arabar Errioxako Jatorriko Deitura (D.O.) duen 2019ko Ardo Gaztea. 95% Tempranilloa, 5% Viura
Dastaketan zuzenean IÑAKI OLABERRI enologoak gidatua, dastatu ahalko dituzu ardoak eta bakoitzaren berezitasunak ezagutzeko aukera ere izango duzu. Eta baita Euskal Herriko beste Mintzalagunekin, elkartzekoa ere.
Egingo dugu Elkarrekin Topa?
[/su_column][/su_row]
Ni etxean bakarrik prest nago parte hartzeko mintzodromoan.
Nire taldea elkartzen da Whassapen bidez.
Beste talde bat dut eta JITSI erabiltzen dugu.
Ederki Jesus!
Taldekideak ez dira animatuko Mintzodromoan edo Ardo Dastaketan parte hartzera?
Laster arte!