Koronabirusak gure bizitzaren arlo guztietan ezezaguna den eszenatoki berri batera egokitzera behartu gaitu. Hau areagotu egin da gure lanari dagokionean; izan ere, euskararen sustapenerako ditugun proiektu gehienak aurrez-aurreko saioetan, igurtzian, oinarrituta daude.

Aurrez aurreko saioak bertan behera gelditzea beste aukerarik izan ez dugun arren, gure proiektuetan parte hartzen duten lagunen beharrei ahalik eta modurik egokienean erantzuten saiatu gara, beti ere egoera denentzat zaila dela kontuan hartu eta hau neurtuz.Galdetegia

Izan ere, Mintzapraktika taldeei  ere kaleetatik eta tabernetatik etxerako saltoa egin behar izan dugu. Gure asteroko saioak hainbat plataformen bitartez mantendu izan ditugu. Baina….

Nolakoa izan da zure online esperientzia?

Asko daukagu ikasteko eta zuen iritzia jasotzeko galdetegi xume bat prestatu dugu, ahal dugun informazioa jasotzeko. 3 minutu besterik ez duzu behar, zure iritzia gurekin partekatzeko.

Galdetegia: https://forms.gle/gUwCTjRSMpMkHL4K8

Lagunduko diguzu?

Esker mila aldez aurretik.


MintzalagunONsarea-mobila-web

MintzalagunONsarea-mobila-web