Pasa den igandean, hilak 18an, heldu genien Mintzakide egitasmoaren 15. edizioaren saio osagarriei, Mintzakide taldeko kideek Ori mendira eginiko txangoarekin. Eguraldi bikaina lagun, Larrañetik abiatu ziren mendi taldeko zazpi kide eta 400 metro pasatxo igo ondoren, Oriko mendiko gaina zapaltzea lortu zuten, bidean elurra ere aurkitu zutelarik.

Mintzakide taldeak osatu ahala eta Koronabirusak ematen digun aukeran arabera, saio osagarri gehiago egiten joanen gara eta hurrengo mendi hitzordua azaroaren 22an izanen da eta Arabako Toloño mendi lerroan dagoen Peña del Castillo mendi kaxkora Lagran herritik igotzea izanen da helmuga.

Gogoratu beti ere, parte hartzeko oinarrizko segurtasun neurriak gorde behar direla (musukoa, segurtasun distantzia, gelaren erabilera, e.a.) eta izena emateko, hurrengo mendi txangoan, hemen sakatuta egiten ahal duzuela.

Animatu!!