Bizi ditugun garai nahasi hauetan zaila da Mintzaki egitasmoko aurrez aurreko bilkurei eustea eta horregatik, martxoko itxialdian egin genuen moduan, internetek eskaintzen dituen bideodei zerbitzuen bidez euskaraz aritzeko gonbitea luzatu nahiko genizueke.

Horretarako guk azken boladan dezente erabiltzen dugun Jitsi bideokonferentzia plataforma aholkatzen dizuegu eta martxoan helarazi genizuen tutoriala gogora ekarri nahiko genizuke. Horretarako sakatu hemen.

Orduan komentatu genizuen moduan, badira aplikazio pila bat, baina Jitsi erabiltzeko arrazoiak hauxek dira:

  •  Ez dago aplikazio bat instalatzeko beharrik. Lotura baten bidez funtzionatzen du.
  •  Zuen taldearen hitzordura sartzeko beti lotura berbera erabiliko duzue.
  •  Denbora mugarik ez.
  •  Pasahitzik ez da behar.
  •   %100 kode librea.
  •  Oso segurua da: enkriptatua.
  •  Doakoa da.

Beraz, Koronabirusak ezarritako oztopo guztiei izkin egin eta euskaraz hitz egiten gozatu nahi baduzue, saiatu Jitsi edo bestelako bideodei plataforma baten bidez eta heldu euskarari!!

Eta laguntza behar baldin baduzue, jarri lasai gurekin harremanetan. ;)))