Heldu den ostiralean hasi eta abenduaren 4ra bitarte Euskal Herri osoan bideratuko den Euskaraldia ariketa sozialari amaiera ezin hobea emateko, abenduaren 5ean Mintzodromoa sarean eginen dugu Euskal Herriko Mintzalagunok.

Egun horretan Euskal Herriko Mintzalagunok elkarrekin aritzeko aukera izanen dugu:

  • Euskal Herriko Mintzalagun guztiek beraz elkartu eta taldeetan banatuta proposatuko diren mintzagaien inguruan edo beste gairen batzuen inguruan elkarrizketak izateko aukera izango dugu.
  • Elkar ezagutu eta tarte atsegin bat elkarrekin pasatzeko aukera paregabea izango dugu. Eta Mintzalagunak ez diren guztiak ere gonbidatu nahi ditugu gurekin parte hartzera.

Horretarako 4 laguneko taldeak osatuko ditugu Jitsiko geletan, proposatutako gai batzuen inguruan solasteko. Hitzordua abenduaren 5ean izanen da 12:00etan.

Beraz, parte hartu nahi baduzue, eman izena azaroaren 30a bitartean. Eta zalantzaren bat baldin baduzue, jarri gurekin harremanetan