Mintzakide egitasmoak bere 15. edizioa betetzen duen honetan, jakitera eman nahi dizuegu bertan parte hartzeaz gain, ekarpen ekonomikoa eginez laguntzeko aukera ere baduzuela eta hori eginez gero, errenta aitorpenean zati handi bat itzuliko zaizuela.

Izan ere, Iruñerriko Mintzakidek gizarte intereseko kalifikazioa eskuratu baitu Nafarroako Gobernuaren paretik, MECNA Kultur Mezenasgoa izeneko programaren baitan. Hori dela eta, Mintzakide egitasmoa dirutan lagunduz gero, PFEZeko kuotan %80ko kenkaria izateko eskubidea izanen duzue dohaintzan emandako lehenengo 150 euroetan, eta % 40koa gainerako ekarpenetan.

Urrats guztiak egiteaz gu arduratuko gara. Zuek egin behar duzun gauza bakarra gurekin harremanetan jartzea da eta doaintza bat egin nahi duzula esan.

Animatzen al zarete? Bada, emaiozue begirada inprimaki honi eta edozein zalantza izanez gero, jarri lasai gurekin harremanetan: mintzakide@topagunea.eus helbidean.

Zure ekarpenarekin Iruñerriko Mintzakide egitasmoa bultzatuko duzu!!! ;)))

Esker mila aunitz aldez aurretik!!!