HELDU DEN ABENDUAREN 12AN TANTTAKA TALDEAK “UTZI ZURE MEZUA SEINALEAREN ONDOREN” ANTZEZLANA TAULARATUKO DU IRUÑEKO GAYARRE ANTZOKIAN.

“Utzi mezua seinalearen ondoren” lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten.
“Utzi mezua seinalearen ondoren”, maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari  eskainitako  begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea da.

 

Aurreko hainbat aldietan egin bezala, Mintzakideentzat sarrerak %20ko beherapenarekin lortu ahal izanen ditugu eta, horretaz gain, erreserbatzen dituzuenon artean 4 sarrera zozkatuko ditugu.

  • Bete aurreko IZEN-EMATE INPRIMAKIA

  • Igorri mezua honako email helbide honetara: mintzakide1@gmail.com

  • Edota 664496509 whatsappean:”Gayarre antzezlana” + IZEN-ABIZENAK+ SARRERA KOPURUA

ZOZKETA abenduaren 9an izango da.  
Sarituen zerrenda web-orrian argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko diegu.

ANIMATU!!!