Urriaren 24tik azaroaren 12ra Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2020ko edizioa martxan dago eta Nafarroako produktuak hiru saski ezberdinetan eskuratzeko aukera izanen da. Aurten, gainera, Nafarroako produktuen kontsumoa sustatzeaz gain, Koronabirusa dela eta kaltetuta gertatu diren hiru euskal proiektu laguntzeko aukera izanen da saski bakoitza erosterakoan:

  • Saski beltza erosita AEKri eginen zaio ekarpena.
  • Saski berdea eskuratuta Seaskari emanen zaio bultzada.
  • Saski zuria aukeratuta, berriz, Sortzeni emanen zaio laguntza.

Pandemiak eragindako egoera aldrebesa dela eta, elkartasuna biderkatu nahi izan dute Errigokorakoek eta aurten, arestian esan bezala, hiru euskal proiektu horiei emanen zaie laguntza, eta, hori dela eta, saski bakoitzeko 5 euroko ekarpen gehigarria eskatuko zaio jendeari.

Eskaerak eta informazio guztia Errigora webgunearen bidez egin ahal izanen dira eta epea azaroaren 12ra bitarte izanen da zabalik.

Arin ibili eta eman bultzada Nafarroako uztari!!!!