Euskal Herri osoan barna bihar hasiko da Euskaraldia, euskaraz bizitzea eta hizkuntza-ohiturak aldatzea xede nagusi dituen ekimen sozial erraldoia.

2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.

2020an burutuko da bigarren edizioa, eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egingo zaie, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten.

Bihar ekinen zaio bigarren edizioari eta aurreko urteen modura, norbanako gisa Belarriprest edo Ahobizi izateko parada izateaz gain, aurten erakunde publikoen, gizarte eragileen, enpresen, kooperatiben, kultur eta kirol elkarteen ariguneak ere izanen dira protagonista; euskaraz askatasun eta erosotasun osoz aritzeko guneak, euskara uneoro aritzeko aukera eskaintzen duten tokiak.

Ordu batzuk besterik ez dira gelditzen, beraz prestatu zuen mingainak eta belarriak, eta heldu Euskaraldiari!!!