Lagun artean ondo pasatzeko eta euskaraz jolasteko aukera bikaina da eta, gainera,  3000 euro irabazteko aukera dugu, euskararen alde erabiltzeko. 

 

Zertan gastatuko zenituzkete 3000 euro euskararen alde? Pentsatuko dugu? 

 

Hemen dago azalduta nolakoa den Euskararen Ginkana eta nola eman izena. 

 

Eta saria eramango bagenu, zer? 

2021a modu dibertigarri eta positiboan (baina benetan positiboan) hasteko gogoz?  Ba lagun artean ondo pasatzeko eta euskararen alde erabiltzeko 3000€ irabazteko aukera duzue. Badator Euskararen Ginkana!

 Nortzuk parte hartu dezakete?

 Lagun koadrilak, Mintza    taldeak,  guraso  eta    ikasle  taldeak,    Mintzakoadrillak,  jai batzordeak, aisialdi  taldeak, euskaltegiko  lagunak, tokiko enpresak,  kirol taldeak, talde feministak, ekologistak…  ondo pasatzeko gogoz  zaudeten 4-6  lagun elkartu  eta osotu taldea!

4 aste, 4 proba, 4 sari

 Lau aste iraungo du  Euskararen Ginkanak:  otsailaren 3an hasi eta  martxoaren 3ra arte. Martxoaren 20an final handia jokatuko da.

Lau proba online

Hilabete horretan, astero proba bat egingo duzue, online ikusiko duzue zer egin behar den eta online bidaliko duzue proba eginda.

 Lau sari

puntu gehien dituzten lau taldeak martxoak 20ko final handira pasako dira. Talde finalista denek  eramango dute sari bana.  Sari potoloena 3000€koa da,  euskararen alde egin nahi duten asmo hori burutzeko mendi irteera bat euskaltegiko lagunekin, euskararen egun bat  antolatu   herrian,  Errigorako  saski pila bat  erosi eta eskolan banatu,  futbito txapelketa bat koadrilen artean…zenbat gauza egin daitezkeen!)

 Eman izena urtarrilak 11tik aurrera

Saria segurua da eta dibertsioa ziurra!

 Osatu 4-6   laguneko   taldea, sartu   www.euskararenginkana.eus   webgunean  eta eman izena!