GARAIKIDE 2021.

Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa Kondestable eta Iturramako civivoxean, urtarrilaren 26tik otsailaren 20era izango da. Civivoxetan eginen diren jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da aurrez aurre, edozein Civivox zentrora joanda, online, www.pamplonaescultura.es eta telefonoz, 010 zenbakian (948 420 100 mugikor batetik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).

Gayarre Antzokian antzezlanaren sarrerak salgai: Aurrez aurre, Gayarre Antzokiaren Txarteldegian eta online, www.teatrogayarre.com webgunean.
Antolatzailea: Iruñeko Udala. Laguntzailea: Gayarre Antzokia eta Nafarroako Gobernua.

URTARRILAK 26 ASTEARTEA. Kondestablea Civivoxa. 19:30

Petti, Harkaitz Cano, Ana Galarraga

Manipulazio estrategiak- Solasaldia eta musika

Noam Chosmky pentsalariak komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen, eta horietako bakoitzarekin poema bat egin du Harkaitz Canok. Poemak kantu bihurtu ditu Pettik, bakoitzaren esanahiari ondoen dagokion doinuz jantzita. Hamar estrategia, hamar kantu, hamar gezi.
Pettik, Harkaitz Canok eta Ana Galarragak manipulazio estrategia horiek izanen dituzte mintzagai solasaldian; pentsamendua, hitza eta musika batzen dituen egitasmoa aurkeztu eta gogoeta eragiteko asmoz. Pettik, zuzenean, kuntuetako batzuk emanen ditu.

Manipulazio Estrategiak-

OTSAILAK 5 OSTIRALA. Iturramako Civivoxa. 19:30

 Hatxe. Idoia Hernández (pianoa), Ilargi Agirre (bateria), Peru Galbete (ahotsa eta gitarra), Jurdana Ochoa (bibolina)

Panpin hautsien dantza -Kontzertua

Panpin hautsien dantza gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat da. Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete. Etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko.

Pampin hautsien dantza. Garaikide 2020

OTSAILAK 6 LARUNBATA. Iturramako Civivoxa. 18:00

ATX Teatroa

Kaskarot -Familientzako antzerkia

Testua, musika eta zuzendaritza: Gartxot Unsain Letona. Antzezleak: Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez, Gartxot Unsain Letona
Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren “alter egoa” da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Kaxkarot. Garaikide 2021

OTSAILAK 11 OSTEGUNA. Civivox Condestable. 19:30

Peru Galbete

Uraren oldea – Zuzeneko musika eta proiekzioa

Zuzeneko kontzertu musikal-bisual honek, uholde batek harrapatutako familiako diapositiba zaharrak ditu oinarri. Denborak, edo urak, oroitzapenak eraldatzen ditu. Eta, hain zuzen ere, zinema hedatuaren baitan koka dezakegun pieza honek memoriaz, oroitzapenez, denboraz eta garenaz (edo izateari uzten diogunaz) hitz egin nahi du. Soinua eta musika ere, ahots efektu eta loop-en erabileraz, denboran joan-etorrika dabil, ohartzeko azkenik ez dela besterik oraina baizik.

Uraren Oldea- Garaikide 2021

 

OTSAILAK 18 OSTEGUNA. Kondestable Civivoxa. 19:30

Komunetik
Hatz(a)marka kolektiboa eta Bapateko Orkestra

Testua: Iñigo Satrustegi & Hatz(a)marka & Idoia Tapia. Dramatizazioa: Idoia Tapia Irudiak: Mikel Barberia. Bapateko Orkertsa: Amets Aranguren – sax altua, Julen Arbizu – tronpeta, Amets Aznarez – tronbona, Ion Celestino – tronpeta, Nerea Erbiti – boza, Xanti Etxeberria – kontrabasa, Ander Merino – atabalak, Aitor Zorzano – sax tenorea. Ezerk gutxik elkartzen gaitu gizakiok komunak egiten duen moduan. Denak pasatzen gara zulo horretatik, era askotako beharrak asetzeko edota atontzeko, eta oharkabean, gogoetarako une bihurtzen ditugu komunean pasatzen ditugun momentuak. Leku intimoa da komuna, norberarekin egoten gara edo norberarekin egiten dugu topo. Espazio hori, beraz, publikoarekin konpartitu nahi dugu……….(segi irakurtzen)


Komunetik. Garaikide 2021

 

OTSAILAK 20 LARUNBATA. Gayarre Antzokia. 19:00

Arriaga Antzokia

Ama Kuraia – Antzerkia

Antzezlanaren sarrerak salgai: Aurrez aurre, Gayarre Antzokiaren Txarteldegian eta online, www.teatrogayarre.com webgunean.
Egilea: Bertolt Brecht Zuzendaritza: María Goirizelaia Antzezleak: Ione Irazabal, Itziar Lazkano, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Mikel Martinez, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Idoia Merodio, Aitor Borobia, Adrián Garcia De Los Ojos
Gerra negozioa izan da beti. Eta Ana Fierlingek badaki. Horregatik, bi semeekin eta alabarekin mugitzen da basakeriaren erditik. Bi bandoen eta, aldi berean, ez baten ez bestearen, zerbitzari diren bitartean, ardatz nagusi gizakiaren biziraupenaren krudeltasuna duen istorio epikoa gertatzen da……
(segui irakurtzen)


Ama Kuraia. Garaikide 2021