IRUÑERRIKO MINTZAKIDE ELKARREKIN.

EUSKARA BIZI, ERABILI!

Urrian ikasturtea hastearekinbatera, Mintzakide talde berriak sortu ziren. Urtarrilean komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du, bigarren izen emate deialdiari esker. Mintzalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. 

Izan ere, ekimenak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu. Astero taldean ordu betez herrikideekin mintzapraktika egiteko elkartzen dira. Urtean zehar, ekintza osagarrien bidez, gainerako kideak ezagutzeko aukera izaten dute. Zure herriko euskaldunekin esperientziak partekatzeko prest? Ez galdu aukera eta eman izena.

Taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, aurrez aurrekoa edota ON-line guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara. Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.

*Koronabirusa dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko ditugu.

Zure behar eta ahalmenaren arabera aukeratu dezakezu nola parte hartu nahi duzun Iruñerriko Mintzakide  egitasmoan

nondik norakoak

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko, euskara maila hobetzeko edota euskaraz gozatzeko ematen dute izen

  • Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da.
  • Parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian, parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.

 Bi modutara parte har daiteke:

    • Euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).
    • Euskara praktikatuz (bidelaria)

    Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira.

  • Elkarrekin! Euskara bizi, erabili. Parte hartu!

Gaur egun 7721 mintzalagun elkartzen gara.

Guztira 1222 taldek osatzen dute mintzalagunon sarea, komunitatea.

Mintzapraktika taldeak

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan. 

Mintzapraktika ON-line

Denbora faltarengatik edo bizitzen ari garen egoera berezi honengatik udaberrian MintzalagunOn sarea abiatu genuen. Hainbat plataformen bitartez Mintzapraktika taldeak osatuko ditugu.  Astean behin, ordu batez, Bidelariak eta Bidelagunak baina zure etxeko erosotasunetik. Elkar zainduz, erantzunkizunez. Elkarrekin, euskara bizi, erabili.