OTSAILEKO SAIO OSAGARRIA. “AMA KURAIA” ANTZEZLANA GAIARREN IKUSIKO DUGU.

Otsailaren 20an, larunbatarekin, plan ederra prestatu dugu. Gaiarren antzokian:  ” Ama Kuraia”, antzezlana ikusteko aukera izango dugu.
Aurrekoetan bezala, sarrerak  9,60€ (%20 deskontuarekin)  eta horrez gain  sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu.

EZ UTZI AZKEN EGUNERAKO, AFOROEN KONTUEKIN ARAZOAK EZ IZATEKO.

ZOZKETA OTSAILAREN 17ean, 12:00ETAN IZANGO DA. Sarituen zerrenda web-orrian argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko zaie.

AMA KURAIA- ARRIAGA ANTZOKIA

Garaikide 2021

GARAIKIDE20/21

Gerra negozioa izan da beti. Eta Ana Fierlingek badaki. Horregatik, bi semeekin eta alabarekin mugitzen da basakeriaren erditik. Bi bandoen eta, aldi berean, ez baten ez bestearen, zerbitzari diren bitartean, ardatz nagusi gizakiaren biziraupenaren krudeltasuna duen istorio epikoa gertatzen da. Materialismoak gain hartzen dio tragediari, gerrak sentikortasuna galtzera garamatza, eta gizakiok ikasi barik jarraitzen dugu, akats berberak errepikatuz. Gaur egun, basakeria egunero irensten dugu telebistatik, eta guztiz inmunizatuta gaude. “Ama Kuraia” horrentzat Suedia, Alemania eta Polonia urrun daude eta, horregatik, definiziorik behar ez duen denboraz gaindiko gerrako espaziora garamatza, zoritxarrez, bertako erreferenteak egunero eguneratzen baitira.

Egilea: Bertolt Brecht Zuzendaritza: María Goirizelaia Antzezleak: Ione Irazabal, Itziar Lazkano, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Mikel Martinez, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Idoia Merodio, Aitor Borobia, Adrián Garcia De Los Ojos

Hitzordua 18:30etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerak banatzeko eta solasteko apur bat.
SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

  • hurrengo inprimakiaren bitartez (sakatu estekan) IZEN-EMATE FITXA
  • epostaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
  • 664496509 whatsappean:”AMA KURAIA + IZEN-ABIZENAK+SARRERA KOPURUA.

ZOZKETA OTSAILAREN 18ean, 12:00ETAN IZANGO DA.
Sarituen zerrenda web-orrian argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko zaie.