Mintzakide mendi taldea.

Neguko koloreez gozatzeko irteera polit bat prestatu dizuegu. Eta, bide batez, Basaburuako parajeak, herriak eta basoak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Aldatz herritik abiatuko gara Ernaitzu mendiaren tontorrera igotzeko. Pagadiak eta zelaiak zeharkatuz tontorrera igoko gara, bertatik dagoen ikusmira zoragarria patxadaz disfrutatu ahal izateko.

Ernaitzu (1.203m). Mintzakide Mendi taldea

 

Mintzakide Egitasmoa, Konfinamenduan ere lanean….

Koronabirusaren ondorioz sortutako egungo egoera dela eta, Mintzakide egitasmoaren bulegoko ateak itxiak egon arren, egitasmoko langileak lanean etxetik jarraitzen dugu.   Asteroko mintzapraktika saioak, birtualak bilakatu dira ezinbestean, eta zuetariko askok jada,...

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,...... taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik,...

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,! Iaz elkartu ginen lehenengoz...

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Urriaren 27an, igandearekin izanen da lehenbiziko txangoa, SAIOARA. [su_carousel...

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Izan Bidelagun!      Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian. Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 900 lagunek osatzen duteIruñerriko  Mintzakide. Bidelagunaren  helburua euskararen normalkuntzan eragitea...

Urriaren 28an Mintzakide Mendi Taldea Loiketan, Belatetik barna ibili zen!

Igande honetan mendira. Aitzandiara. Mintzakide Mendi taldea.

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Urriaren 4ean, mintza-poteo batekin abiatuko du ikasturte berria Iruñerriko Mintzakide egitasmoak Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta...

Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu! Izan zaitez Mintzakide egitasmoaren mezenas!

IRUÑERRIKO MINTZAKIDE EGITASMOA gauzatu ahal izateko, finantzaketa-iturri berriak eta enpresen eta partikularren mezenasgoa behar dira. Urte askotan, kulturak, artistek eta sortzaileek filantropoen eta mezenasen borondate onari esker egin ahal izan dute beren lana,...

“Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria!

Uda bukatu da eta honekin batera, Mintzakide egitasmoa bueltan datorkigu! Urriaren 22ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.  HARTU, EMAN, ERAGIN.  AURKEZPEN BIDEOA Mintzakiden parte hartzeko arrazoiak asko dira: jende berria ezagutu, ahaztutako hizkuntza...

Antzerkira goaz! Ama Kuraia- Garaikide 2021

OTSAILEKO SAIO OSAGARRIA. “AMA KURAIA” ANTZEZLANA GAIARREN IKUSIKO DUGU. Otsailaren 20an, larunbatarekin, plan ederra prestatu dugu. Gaiarren antzokian:  ” Ama Kuraia”, antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Aurrekoetan bezala, sarrerak  9,60€ (%20 deskontuarekin) ...

Otsailaren 21ean mendira! Ernaitzu, Aldaz herritik abiatuta.

Mintzakide mendi taldea. Neguko koloreez gozatzeko irteera polit bat prestatu dizuegu. Eta, bide batez, Basaburuako parajeak, herriak eta basoak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Aldatz herritik abiatuko gara Ernaitzu mendiaren tontorrera igotzeko. Pagadiak eta...

Garaikide 2021

GARAIKIDE 2021. Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa Kondestable eta Iturramako civivoxean, urtarrilaren 26tik otsailaren 20era izango da. Civivoxetan eginen diren jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da aurrez aurre,...

Zortziko Maldiko bueltan da! Bertso saio zinematografikoa.

Zortziko Maldiko bueltan da! Zailtasunak zailtasun, baina kulturak osasuna ematen digula sinetsita, berriz bueltan gaude plazan. Hilabete hontan, bertso saio zinematografikoa izanen dugu Alazne Untxalo, Josu Sanjurjo, Unai Gaztelumendi eta Maialen Akizurekin 🎥!...

Mintzakide elkarrekin! Bigarren izen-emate epea zabalik!

IRUÑERRIKO MINTZAKIDE ELKARREKIN. EUSKARA BIZI, ERABILI! Urrian ikasturtea hastearekinbatera, Mintzakide talde berriak sortu ziren. Urtarrilean komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du, bigarren izen emate deialdiari esker. Mintzalaguna euskara bizi eta...

Euskararen ginkana. Eta saria eramango bagenu?

Lagun artean ondo pasatzeko eta euskaraz jolasteko aukera bikaina da eta, gainera,  3000 euro irabazteko aukera dugu, euskararen alde erabiltzeko.    Zertan gastatuko zenituzkete 3000 euro euskararen alde? Pentsatuko dugu?    Hemen dago azalduta nolakoa den...

Badator euskararen 7. ginkana!

Zertan gastatuko zenituzkete 3000 euro euskararen alde?2021erako asmo onen zerrenda egin duzue? Euskaraldian lortutakoari eusteko prest? 2021ean ere jarrai dezagun gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiten! Eta 2021a modu dibertigarri eta positiboan (baina benetan...

Abenduaren 5ean Mintzodromoa sarean

Heldu den ostiralean hasi eta abenduaren 4ra bitarte Euskal Herri osoan bideratuko den Euskaraldia ariketa sozialari amaiera ezin hobea emateko, abenduaren 5ean Mintzodromoa sarean eginen dugu Euskal Herriko Mintzalagunok. Egun horretan Euskal Herriko Mintzalagunok...