Mintzakide mendi taldea.

Neguko koloreez gozatzeko irteera polit bat prestatu dizuegu. Eta, bide batez, Basaburuako parajeak, herriak eta basoak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Aldatz herritik abiatuko gara Ernaitzu mendiaren tontorrera igotzeko. Pagadiak eta zelaiak zeharkatuz tontorrera igoko gara, bertatik dagoen ikusmira zoragarria patxadaz disfrutatu ahal izateko.

Ernaitzu (1.203m). Mintzakide Mendi taldea

 

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du.  Irailaren 26an Txindokira hurbilduko gara, ikasturteko lehenengo gailurra burutzeko. Gogoratu, txangoetan parte hartzeko aurretik izena eman behar...

Mintzakide Egitasmoa, Konfinamenduan ere lanean….

Koronabirusaren ondorioz sortutako egungo egoera dela eta, Mintzakide egitasmoaren bulegoko ateak itxiak egon arren, egitasmoko langileak lanean etxetik jarraitzen dugu.   Asteroko mintzapraktika saioak, birtualak bilakatu dira ezinbestean, eta zuetariko askok jada,...

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,...... taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik,...

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,! Iaz elkartu ginen lehenengoz...

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Izan Bidelagun!      Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian. Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 900 lagunek osatzen duteIruñerriko  Mintzakide. Bidelagunaren  helburua euskararen normalkuntzan eragitea...

Urriaren 28an Mintzakide Mendi Taldea Loiketan, Belatetik barna ibili zen!

Igande honetan mendira. Aitzandiara. Mintzakide Mendi taldea.


Izengabea

Izengabea

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Urriaren 4ean, mintza-poteo batekin abiatuko du ikasturte berria Iruñerriko Mintzakide egitasmoak Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta...

Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu! Izan zaitez Mintzakide egitasmoaren mezenas!

IRUÑERRIKO MINTZAKIDE EGITASMOA gauzatu ahal izateko, finantzaketa-iturri berriak eta enpresen eta partikularren mezenasgoa behar dira. Urte askotan, kulturak, artistek eta sortzaileek filantropoen eta mezenasen borondate onari esker egin ahal izan dute beren lana,...

“Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria!

Uda bukatu da eta honekin batera, Mintzakide egitasmoa bueltan datorkigu! Urriaren 22ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.  HARTU, EMAN, ERAGIN.  AURKEZPEN BIDEOA Mintzakiden parte hartzeko arrazoiak asko dira: jende berria ezagutu, ahaztutako hizkuntza...

MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX !!🍏 Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€ 🚌 Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko. 🤸🏽‍♀ Arizkungo...

Mintza Eguna 2023

Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko dugu, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko  zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dugu. Oro har, euskaltzale guztiak...

Mintzatxotx 2023

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Mintzatxotx eguna ospatuko dugu. Aurten Lekarozko Larraldea Sagardotegira joango gara, martxoaren 18an. Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak,...

Iruñerriko II. mintzodromoa

Iruñerriko II. Mintzodromoa Datorren martxoaren 23an Iruñerriko euskaldunok hitzordua dugu arratsaldeko 18:30ean autobus geltoki zaharrean. Izena emateko epea dagoeneko zabalik labur.eus/mintzodromoa2023 estekan.

Iruñerriko Mintzakide-ren kurtso hasierako topaketa

Azaroaren 9an ospatuko dugu kurtso hasierako topaketa, beste taldeetako mintzakideekin elkartzeko eta berriak ezagutzeko! 19:00tan LABAn izanen da (Iruñeko Gaztelu Plaza,2). Pintxo goxo goxoak eta Xabier Artiedaren bakarrizketa eta Saioa Zubiateren zuzeneko...

Iruñerriko Mintzakide taldeen kurtso amaierako festa!

Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn...

Mintza Eguna 2022: Hendaian, ekainaren 5ean!

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak webgune honetan dituzue salgai maiatzaren...
Ernaitzu. Mintzakide mendi taldea.

Ernaitzu. Mintzakide mendi taldea.