Biziprest gehiago gara. Iñaki Alforjaren dokumentala.

 

BIZIPREST GEHIAGO GARA. IÑAKI ALFORJAREN DOKUMENTALA.

Mezu honen bidez gonbidapena luzatu nahi dizugu “Biziprest; gehiago gara” dokumentalaren estreinaldirako. Euskaraldiaren haritik, eta lau nafarren bizipenak ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du.

Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua da: euskara erlazionatzeko, gozatzeko, eragiteko, bizitzeko era bat da. Bizimodu bat.

Iñaki Alforja Sagonek zuzendu du dokumentala, Euskaltzaleen Topaguneak ekoiztuta eta Nafarroako Gobernuak babesturik.

🗓️ Apirilak 15
🕖 19:00
📍 Golem Baiona

🎞️🍿 Eserlekua gordetzeko: https://www.onlinecinematickets.com/?p=seats&s=GBAIONA&perfCode=67078