Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa!

Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.

Sariak. Mintzapoza

Beraz, goizeko 11:00etan hasi ziren martxan Mintzalagunak, herrian zehar tipi-tapa, txokoz-txoko probak eginez. Lehiaketaren lehen zati horretan herri bakoitzeko talderik onena zein zen erabaki zen (puntu gehien atera zituena). Hondarribian Hitz eta Pitz taldeak irabazi zuen, baina finalera bakarrik joan ordez, herrian parte hartu zuen beste taldearekin, Mintzasaltserekin, indarrak batzea erabaki zuen. Ez hori bakarrik, herriko talde onenaren saria ere partekatu zuten!

Finala jokatzeko garaia ordubata inguruan heldu zen. Herri bakoitzeko talde onenak bildu ziren sarean eta Mintzalagunen inguruan zenbat dakiten erakutsi beharra izan zuten. Zinez ahalegindu ziren guztiak txuleta eta sagardo sorta etxeratzen eta azkenean Getxoko Berba taldeak irabazi zuen saria. Hondarribiako taldea izan zen bigarrena eta Gorbeialeko Mozkorlagunak podiumeko hirugarren postuan geratu zen.

MintzaPoza lehiaketako podiuma

Getxoko Berba taldea: irabazleak

Getxoko Berba taldea

 

 

 

 

Hondarribiako Aupa Hondarribia taldea: 2.postuan (Marisaltserak eta Hitz eta Pitz taldea indarrak batuta)

 

 

 

 

 

Gorbeialdeko Mozkorlagunak taldea: 3.postuan.

IKA Campion: Ikastaro trinkoak otsailean

2022ko otsailerako hasiera mailako ikastaro trinkoak eta B1 eta B2 mailak antolatu ditu IKA Arturo Kanpion euskaltegiak. Prezio berezia izango dute; gutxienez eskolen % 85era joaten diren ikasleei matrikularen erdia itzuliko zaie. Mailak: hasiera, B1 eta B2 Datak:...

Urtea MintzaPozez hasteko 11 modu!

Nazkatuta zaude urtea beti berdin hasteaz? Nazkatuta zaude euskara kontrako eztarrira joaten zaizulako? Edo euskaraz egin nahi eta inguruan aukerarik ez izateaz? Zuretzako soluzio perfektua daukagu: MintzaPoza praktikatu!! Mintzapoza praktikatu, euskaraz hitz egiteko...

MintzaPoza Durangoko Azokan!

Pasa den larunbatean, abenduaren 4an,  Durangoko Azoka bilakatu zen Euskal herriko hainbat txokotatik heldutako Mintzalagunen, Berbalagunen, Solaslagunen eta Mintzakideen topaleku   2018an  antolatu  zuen lehendabizikoz Euskaltzaleen Topaguneak  Euskal Herriko...

SAIO OSAGARRIA: “KUTXIDAZU BIDEA IXABEL” MUSIKALA GAYARRE ANTZOKIAN

Heldu den Abenduaren 1ean demode produzkioak-en “kutxidazu bidea ixabel” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian Ordua: 20:00Prezioa: 8€ Ikuskizuna euskaraz 2021ean Musika Ikuskizun Onenaren MAX saria lortu du “Kutsidazu bidea Ixabel” nobela arrakastatsuan oinarritutako...

Mintzalagunok egunpasa Durangon!

Bi urteren ostean, Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen.  Abenduaren 1era arte eman daiteke izena gurekin zuzenean harremanetan jarriz edo hurrengo formularioa betetzen • Autobusak honako...

Antzerkirako sarreren ZOZKETAREN SARIDUNAK!

Hurrengoak izan dira 4 sarreren zozketaren irabazleak:   Lourdes I. S. Josune A. B. David  B. L. Carmen A. G. Bihar, Azaroak 17, Tanttaka Taldearen “Ameriketako bidaia” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian Ordua: 20:00Prezioa: 8€ ( eta -20%eko deskontua) Kasu!...

Mintzakideok Gayarre antzokira!

Heldu den Azaroaren 17an Tanttaka Taldearen “Ameriketako bidaia” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian Ordua: 20:00Prezioa: 8€ ( eta -20%eko deskontua) Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez...

IRUÑERRIKO MINTZODROMOA: tar-tarrean goxo-goxo

AEK, IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa elkartu gara Iruñerriko lehen MINTZODROMOA abian jartzeko. Bertan, euskaraz poliki, ongi eta oso ongi ari diren Iruñerriko euskaldunak elkartu nahi ditugu, elkarrekin...