Urriaren 23an, egun pasa Iruñean. Bisita gidatua, bazkaria, MintzaPoza tonbola eta Pikabea Solaslagunaren margolanen erakusketara bisita, Itziar Azpiroz Mintzakidearen abestiekin.

Urriaren 23an Iruñean elkartuko gara ikasturte honetako lehendabiziko ekintza osagarrian Hendaia, Hondarribia, Bortziriak, Malerreka, Baztan eta Iruñeako mintzalagunak.

Egitarau ederra dugu aitzinetik: Iruñeara eguerdirako ailegatuko gara eta bisita gidatu bat izanen dugu (Euskararen isuria, karrikaz karrika, txokoz txoko). Ondotik Zaldiko Maldiko kultur elkartean bazkalduko dugu. Bazkal ondoren ikasturte honetako leloa baliatuz Mintzapoza tonbola izanen dugu. Arratsaldea borobiltzeko, Kondestablen Pikabea eta Lesagibel artisten erakusketa ikusiko dugu eta 18:30-19:00 aldera etxera bueltatuko gara.

Iruñeko lagunentzat ere Itziar Azpiroz abeslariak kanta batzuk ere eskainiko ditu 19:30ak aldera Kondestable jauregian.
Animatu zaitezte. Mintzapoza Praktikatu!