Heldu den Azaroaren 17an Tanttaka Taldearen “Ameriketako bidaia antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian

Ordua: 20:00
Prezioa: 8€ ( eta -20%eko deskontua)

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek “amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.

Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.

Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.

Aurreko hainbat alditan egin izan dugun bezala, Mintzakideentzat sarrerak %20ko beherapenarekin lortu ahal izanen ditugu eta, horretaz gain, erreserbatzen dituzuenon artean 4 sarrera zozketatuko ditugu.

  • Bete aurreko izen-emate inprimakia
  • Igorri mezua honako email helbide honetara: mintzakide1@gmail.com
  • Edota 664496509 Whatsappean: Gayarre Antzezlana + izen-abizenak + Sarrera kopurua

Zozketa aurreko astean izango da eta sarituen zerrenda web-orrian argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko diegu.

Animatu!