Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko dugu, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko  zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dugu. Oro har, euskaltzale guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuta daude.  Mintzapoza elkarrekin praktikatzen jarraitzeko eta komunitatea trinkotzeko hitzordua izango da. Zatoz gurekin egun pasa!

Eman Izena!