Mintzakide Egitasmoa, Konfinamenduan ere lanean….

Mintzakide Egitasmoa, Konfinamenduan ere lanean….

Koronabirusaren ondorioz sortutako egungo egoera dela eta, Mintzakide egitasmoaren bulegoko ateak itxiak egon arren, egitasmoko langileak lanean etxetik jarraitzen dugu.   Asteroko mintzapraktika saioak, birtualak bilakatu dira ezinbestean, eta zuetariko askok jada, talde askok jada, saltoa eman duzue eta birtualean egiten dituzue saioak. Etxealdiak irauten duen bitartean taldekideen arteko hitzorduak bideo deien bidez egingo ditugu. Teknologia Read more about Mintzakide Egitasmoa, Konfinamenduan ere lanean….[…]

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago Read more about Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak[…]

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,! Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, Read more about Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman![…]

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Urriaren 27an, igandearekin izanen da lehenbiziko txangoa, SAIOARA. Hauek dira 2019-2020  “ikasturterako” MINTZAKIDE MENDI TALDEAk prestaturiko egutegiaren . Zuen gustokoa izango dela espero dugu! Animatu zaitezte!    

TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA!  Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!!

TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA! Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!!

Zabaldu da Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea, urriaren 28a arte. Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?  Mila arrazoi daude jauzi egiteko. Eman izena!  Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko Read more about TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA! Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!![…]

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Izan Bidelagun!      Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian. Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 900 lagunek osatzen duteIruñerriko  Mintzakide. Bidelagunaren  helburua euskararen normalkuntzan eragitea da,euskaraz hitz egiteko ohitura  duten lagunak hitz egiteko ohituraez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez.Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzekomotibazioa Read more about Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun![…]

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Urriaren 4ean, mintza-poteo batekin abiatuko du ikasturte berria Iruñerriko Mintzakide egitasmoak Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten Read more about MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari![…]

Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu! Izan zaitez Mintzakide egitasmoaren mezenas!

Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu! Izan zaitez Mintzakide egitasmoaren mezenas!

IRUÑERRIKO MINTZAKIDE EGITASMOA gauzatu ahal izateko, finantzaketa-iturri berriak eta enpresen eta partikularren mezenasgoa behar dira. Urte askotan, kulturak, artistek eta sortzaileek filantropoen eta mezenasen borondate onari esker egin ahal izan dute beren lana, horiek bermatu baitute haien jardueraren jarraipena. Gaur egun, berriz heltzen zaio mezenasgoari, ezinbesteko modua baita kultura bultzatu, garatu eta sustatzeko. Zu ere Read more about Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu! Izan zaitez Mintzakide egitasmoaren mezenas![…]

“Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria!

“Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria!

Uda bukatu da eta honekin batera, Mintzakide egitasmoa bueltan datorkigu! Urriaren 22ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.  HARTU, EMAN, ERAGIN.  AURKEZPEN BIDEOA Mintzakiden parte hartzeko arrazoiak asko dira: jende berria ezagutu, ahaztutako hizkuntza freskatu eta praktikatu, beste batzuei hori guztia lortzen lagundu… Azken finean baina, helburu nagusia euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura Read more about “Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria![…]

Mintzodromoa sarean.Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

Mintzodromoa sarean.Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin!  Ekainaren 24an 18:30ean Jitsiren bidez Doan Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu. Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko  aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa Parte hartu! Ez galdu aukera. Mintzatuko gara elkarrekin ?    

Nolakoa izan da zure online esperientzia? Mintzakide konfinamendu garaian.

Nolakoa izan da zure online esperientzia? Mintzakide konfinamendu garaian.

Koronabirusak gure bizitzaren arlo guztietan ezezaguna den eszenatoki berri batera egokitzera behartu gaitu. Hau areagotu egin da gure lanari dagokionean; izan ere, euskararen sustapenerako ditugun proiektu gehienak aurrez-aurreko saioetan, igurtzian, oinarrituta daude. Aurrez aurreko saioak bertan behera gelditzea beste aukerarik izan ez dugun arren, gure proiektuetan parte hartzen duten lagunen beharrei ahalik eta modurik egokienean erantzuten Read more about Nolakoa izan da zure online esperientzia? Mintzakide konfinamendu garaian.[…]

Ardo Dastaketa. Topa egin, Elkarrekin!

Ardo Dastaketa. Topa egin, Elkarrekin!

Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/ardo-dastaketa
Ekainaren 25ean
Jitsiren bidez
18:30ean
29€

Zure etxeko erosotasunetik, zure ordenagailuaren, mugikorraren tabletaren bitartez parte hartu dezakezu barkarka edo zure mintzalagun taldearekin elkartuta eta gastuak partekatuz. Baina azken hau aukeratzen baduzue gogoratu alarma egoerak ezarritako segurtasun neurriak betetzeaz!

Ikasturteari amaiera emateko mintzalagunek topa!

Ikasturteari amaiera emateko mintzalagunek topa!

Mintzalaguna komunitateko kideon ikasturtea oparoa izan da. Izan ere, urtero bezala, elkarrekin euskara praktikatzeko esperientziak partekatu ditugu. Asteroko hitzorduen zein mintzalagunon sarearen bidez astero hartu-emanetan izan gara. Ikasturteari amaiera emateko, bi ekintza antolatu ditugu: mintzodromoa eta ardo dastaketa.  Aurrez aurre elkartzerik ez dugun arren, elkartu gaitezen sarean eta amaitu dezagun elkarrekin Topa eginez! Anima zaitez, eman izena:

Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!!

Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!!

MINTZAKIDE, koronabirusaren aurkako neurriak. Martxoaren 14ko, 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen du. Egoera  honek aurrez aurreko bilkurak debekatu ditu eta  ondorioz  Mintzalagun taldeon saioak online egingo ditugu eta kalean edo tabernetan elkartzea alboratzen dugu momentuz  , berriz ere modu seguruan elkartzeko aukera izan bitartean,   pertsonen arteko harremanen gertutasuna arriskutsua delako.  Gure aholkuaren Read more about Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!![…]

Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea

Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea

Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, mintzapraktikan sarean egiteko aukera eskaini nahi du Mintzakidek: #mintzalagunONsarea. Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaitu Euskaltzaleen Topaguneak. Internet bidezko sare handi eta zabal bat josteko abagune aproposa bizi dugu, gure komunitatea indartzeko aukera paregabea. Etxealdian ere bizipenez eta Read more about Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea[…]