
Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da «Tu-tum, Platz!» umorezko ekuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere «Stand Up» formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubetearen bueltan izango dugu, umorez betetako kolpez-kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.
Txalo Produkzioak eta Lamandangaren ekoizpena.

Doluaren lanketa izango dugu Zizur Nagusian Eresia antzezlanaren bitartez. Ondoren, gazta eta ardo tartean, aktoreekin solasaldi irekia izango dugu aipatu gaiaren inguruan. Antzezlanak ordubete iraungo du eta solasaldia ordu erdikoa izango da. Sarrerak irailaren erdialdean jarriko dira Zizurarte webgunean.
SINOPSIA:
Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke.
Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.
Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin?
Nola agurtu?
Nola begiratu bizitzari?
Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?
Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.