2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Ira
9
al.
MINTZODROMO MUNDIALA. IZENA-EMAN! @ Katakrak Liburuak. Irunea
Ira 9 @ 17:30 – Ira 18 @ 21:00
MINTZODROMO MUNDIALA. IZENA-EMAN! @ Katakrak Liburuak. Irunea

EUSKARA IKASLEEN BESTA. MINTZODROMO MUNDIALA!

Talde txikietan, euskaraz mintzatzeko, jende euskalduna ezagutzeko. Bertan parte hatzeko, izena eman behar da IZEN-EMATE FITXA honen bitartez.(sakatu estekan)
Horren ondoren, 19:00ean, ASIER KIDAM ikuskizun zoragarria, magia euskaraz, hain zuzen.
Eta, zergatik ez, sorpresaren bat?

Harrapatu aukera! Gorde agendan!

 

Abe
21
lr.
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA
Abe 21 @ 19:00 – 22:00
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu.

Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 19:00etatik
aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.

Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea
beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera parte hartuko duzuen, elkartea prestatzeko, erosketak egiteko, e.a., horretarako izen-emate epea jada irekia dago. Bidali mezutxo bat bai epostaz, mugikorretik edo  Whatsapp-en  bidez (664496509) edo bete hurrengo   fitxatxoa zure Mintzakide taldekideak edo zure lagun taldetik zenbat  etorriko zarete esanez.

Ots
4
ar.
Santa Ageda bezpera
Ots 4 @ 18:30 – 20:00

Otsailaren 4an, AGATE DEUNAren bezpera ospatuko dugu.

HARTU MAKILA, AHOTSAK BEROTU eta ETORRI GUREKIN ABESTERA ¡

Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Zaldiko Maldikon: 19:00etan
Euskaldunon Biltoki: 18:30ean. Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.