2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Api
8
lr.
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 43. edizioa. Finala. @ Iruñeko Anaitasuna kiroldegian
Api 8 @ 17:00 – 19:30
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 43. edizioa. Finala. @ Iruñeko Anaitasuna kiroldegian

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 43. edizioa
Otsailaren 18tik apirilaren 8ra 35 bertsolarik hartuko dute parte. 10 saio eginen dira eta finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko da.

Final-laurdenak
► Otsailaren 18an, Tafallako Centro Cultural Tafalla Kulturgunean 17:30ean. Julio Soto, Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Aleman.

Otsailaren 19an, Aurizko Kultur Etxean, 17:30ean. Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda.

Otsailaren 26an, Lakuntzako Kultur Etxean, 17:30ean. Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi eta Egoitz Gorosterrazu.

Martxoaren 4an, Iruritako Gizarte Bilgunean,17:30ean. Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre.

Martxoaren 5, Uharteko Arte Garaikide Zentroan 17:30ean. Eneko Fernandez, Ander Fuentes “Itturri”, Sarai Robles, Xabier Maia, Irati Majuelo eta Oscar Sanz de Acedo.

Finalaurrekoak
Martxoaren 18an, Berako Kultur Etxean, 17:30ean.

Martxoaren 19an, Antsoaingo Kultur Etxean, 17:30ean.

Martxoaren 26an, Agoizko Kultur Etxean, 17:30ean.

Finala
Apirilaren 8an, 17:00etan, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Abu
22
az.
Bertso Jaialdia Berriozarren @ Euskal Herria plazan
Abu 22 @ 20:00 – 21:00
Bertso Jaialdia Berriozarren @ Euskal Herria plazan

[embed]http://www.irunerrikomintzakide.org/2018/08/bertso-jaialdia-berriozarren.html[/embed]

Aza
28
az.
GHERO Hizkuntza zahar eta txiki baten iraupenaren miraria.- Saio Osagarria @ Gaiarre Antzokia
Aza 28 @ 20:00 – 21:30

GHERO.Hizkuntza zahar eta txiki baten iraupenaren miraria

Tartean Teatroa Egilea Patxo Telleria Zuzendaritza Jokin Oregi Antzezleak Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Mikel Losada y Ane Pikaza

3000. urtea da. Ospitale batean azken euskalduna hil da. Eta berarekin batera, milaka urtean iraun duen hizkuntza bat, euskara. Azken agurraren ordua heldu da. Eriaren ondoan azken orduraino, mediku neska gazte bat agur horren lekukoa izango da. Istorio askotatik abiatuta eratutako istorioa, etorkizunetik iraganera eta alderantziz doazen joan-etorri etengabeetan. Bederatzi istorio harrigarri, dibertigarri eta hunkigarri.

Dossierra

Iraupena: 80 min.

 solasaldia ikuskizuna amaitzerakoan.

Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren

Abe
8
lr.
PEPITO YANCI “BETI BIZI” MUSIKALA EUSKARAZ.- Saio Osagarria @ Gaiarre Antzokia
Abe 8 @ 20:00 – 21:30
PEPITO YANCI "BETI BIZI" MUSIKALA EUSKARAZ.- Saio Osagarria @ Gaiarre Antzokia

PEPITO YANCI “BETI BIZI”

Ordaina akordeoiaren birtuoso handi bati

Lesakako Musika Bandak omenaldia egin nahi izan dio Pepito Yanci herrikide soinujoleari, jaio zeneko 100. urteurrenean. Horretarako, izen handiko soinujoleak elkartu nahi izan ditu agertokian, esate baterako, Iñaki Dieguez, Golden Apple Quartet taldea, bertsolariak, dantzariak eta Lesakako Musika Banda bera. Yanciren beraren musika oinarri hartuta, ikus-entzuleek haren bizitza ikusi ahal izango dute, musikan egin zituen lehen urratsetatik grabatu zuen azken diskoraino.

Argazki galeria

Iraupena: 80 min.

Ots
28
og.
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ IRUÑEKO PLANETARIOA
Ots 28 @ 10:00 – 11:00

Txillardegiren KLIKA (Dokumentala)

Otsailaren 28an, 10:00etan eta 19:00etan.

Iruñeko Planetarioan.

Bertan izanen dira:

KOTE KAMATXO. Dokumentalaren egilea.

-MIREN RUBIO. “Txillardegi, Batasun pentsalaria” Biografiaren egilea.

KLIKA! 21. KORRIKA.

AEK.

TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean
Ots 28 @ 19:00 – 20:00
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean

Txillardegiren Klika Dokumentala.
Martxoaren 15ean, 19:00etan Uharteko Kultur etxean.
Sarrera doan.
21.Korrika.

Mar
15
ol.
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean
Mar 15 @ 19:00 – 20:00
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean

Txillardegiren Klika Dokumentala.
Martxoaren 15ean, 19:00etan Uharteko Kultur etxean.
Sarrera doan.
21.Korrika.

maiatza
15
az.
BERTSO SAIOA. Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Amets Arzallus @ ITURRAMAKO CIVIBOXEAN
maiatza 15 @ 19:30 – 20:30