2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Api
11
og.
“Gure oroitzapenak”, Joseba Sarrionandia. Korrika Kulturala @ Kondestable Civiboxean.
Api 11 @ 10:00 – 12:00
“Gure oroitzapenak”, Joseba Sarrionandia. Korrika Kulturala @ Kondestable Civiboxean.

“Gure oroitzapenak”, Joseba Sarrionandia.
Irailean estreinatu zen Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa, hamabi zinegilek sortua. Orain, gainera, Sarrionandiaren beraren ekarpena ere badakar filmak, hitzez zein ahotsez.

2017ko apirilaren 9tik, KORRIKAk harreman berezia dauka Joseba Sarrionandiarekin, Iruñeko bukaeran entzun zen mezu gogoangarria tartean. Oraingoan ere parte hartuko du filmaren bidez. Ohore handia da KORRIKArentzat, zer esanik ez.

KORRIKA kulturalaren egutegian. Otsailaren bigarren hamabostaldian abian zen 21. KORRIKAren KULTURALAren programazioa, eta “Gure oroitzapenak” filma hor kokatuko da.

Iruñean, apirilaren 11n, goizeko 10:00etan, Condestable jauregian izanen da emanaldia.

Api
28
ig.
Nafarroaren Eguna Baigorrin. Autobusa Iruñetik. @ Baigorri
Api 28 all-day

41. NAFARROAREN EGUNA. apirilaren 28an.

MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAK NAFARROAREN EGUNERA

2019ko apirilaren 28an, Baigorrin

[caption id="attachment_17864" align="aligncenter" width="707"] NAFARROAREN EGUNEKO KARTELA JAISTEKO SAKATU HEMEN: baigorri-2[/caption]

EGITARAUA

Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.

10:00etan Iruñeko lagunak hitzordua dugu autobusa hartzeko. Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 19:30etan buelta egingo dugu.
Baigorrin ospatzen den bazkari herrikoian parte hartzeko txartelak bertan saltzen dituzte eta saiatuko gara, iritsi bezain pronto hauek hartzen.
Garraioak 12€
Gutxieneko taldea biltzen ez badugu, kotxeetan moldatuko gara.
Ez utzi azken egunerako!
 
<  

Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu  zuen inguruko jendea!!

Izena emateko, apirilaren 25a baino lehen, inprimaki honen bidez: https://goo.gl/Cq64Vo

[ms_flip_box direction="horizontal" front_paddings="50px" front_background="#dd3333" back_paddings="50px" back_background="#44DDD8" class="" id=""]NAFARROAREN EGUNA BAIGORRI- AUTOBUSA|||SAKATU HEMEN![/ms_flip_box]

edo ondoko helbidera idatzi behar duzue:mintzakide@topagunea.org   edo  Mintzakide telefonoetara deitu: 948330868
Animo,  egun ederra pasako dugu eta!

 

maiatza
3
ol.
Lehen sorospenak ikastaroa. Hemen, hor, han Euskaraz bizi! @ Iruñezar Euskategian. AEK
maiatza 3 @ 17:00 – 18:00

Ostiralean, maiatzaren 3an. Lehen sorospenak. Bihotz Biriketako Bizkortze lantegia.
17:00etan Iruñezar euskaltegian.
“El ABC que salva vidas” erakundeko profesionalek gidaturik,
lantegi praktikoa: panpin eta desfibriladorez lagundurik
izen emateko: praktikatuirunerria@aek.eus

Praktika Jarduera hauek guztiak iruñerriko euskaldun orori zuzendurik daude.
Jarduerak dohainik dira. Garrantzitsua da jendeak izen ematea kopuruak jakin ahal izateko. 

 

 

maiatza
4
lr.
Arangurengo mendi bizikleta txangoa. Hemen, hor, han Euskaraz bizi! @ Taxoareko Txispas ostatutik abiatuta .Taxoareko Plazan
maiatza 4 @ 9:30 – 16:30

Larunbatean, maiatzaren 4an.Arangurengo mendi bizikleta txangoa.
9:30etan Taxoareko Txispas ostatuan.
2 orduko txangoa, zailtasun txikikoa
13:30ean Taxoaren bazkaria Txispas ostatuan
Luis Urzainkik gidaturik. “Iruñerriko Mendiak”izeneko liburuaren egilea.
izen emateko: praktikatuirunerria@aek.eus

Praktika Jarduera hauek guztiak iruñerriko euskaldun orori zuzendurik daude.
Jarduerak dohainik dira. Bertzalde, Taxoareko bazkaria momentuan ordainduko dugu.
Garrantzitsua da jendeak izen ematea kopuruak jakin ahal izateko.

 

 

 

Ira
13
ol.
TOPADANTZA @ Antsoaingo jaigunean
Ira 13 @ 18:30 – 21:00

GIRO GALANTZA IZANGO DUGU!! ANIMATU  IRAILAREN 13-an TOPADANTZARA!!

DANTZAN IKASI, MUGITU, GOZATU, LAGUNEKIN ONDO PASA, LIGATU ETA GAUZA GEHIAGO ERE, DENA ANTSOAINGO JAIGUNEAN, GIRO EDERRA ZIURTATUTA!!!