2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Ots
28
og.
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean
Ots 28 @ 19:00 – 20:00
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean

Txillardegiren Klika Dokumentala.
Martxoaren 15ean, 19:00etan Uharteko Kultur etxean.
Sarrera doan.
21.Korrika.

Mar
15
ol.
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean
Mar 15 @ 19:00 – 20:00
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean

Txillardegiren Klika Dokumentala.
Martxoaren 15ean, 19:00etan Uharteko Kultur etxean.
Sarrera doan.
21.Korrika.

Api
28
ig.
Nafarroaren Eguna Baigorrin. Autobusa Iruñetik. @ Baigorri
Api 28 all-day

41. NAFARROAREN EGUNA. apirilaren 28an.

MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAK NAFARROAREN EGUNERA

2019ko apirilaren 28an, Baigorrin

[caption id="attachment_17864" align="aligncenter" width="707"] NAFARROAREN EGUNEKO KARTELA JAISTEKO SAKATU HEMEN: baigorri-2[/caption]

EGITARAUA

Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.

10:00etan Iruñeko lagunak hitzordua dugu autobusa hartzeko. Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 19:30etan buelta egingo dugu.
Baigorrin ospatzen den bazkari herrikoian parte hartzeko txartelak bertan saltzen dituzte eta saiatuko gara, iritsi bezain pronto hauek hartzen.
Garraioak 12€
Gutxieneko taldea biltzen ez badugu, kotxeetan moldatuko gara.
Ez utzi azken egunerako!
 
<  

Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu  zuen inguruko jendea!!

Izena emateko, apirilaren 25a baino lehen, inprimaki honen bidez: https://goo.gl/Cq64Vo

[ms_flip_box direction="horizontal" front_paddings="50px" front_background="#dd3333" back_paddings="50px" back_background="#44DDD8" class="" id=""]NAFARROAREN EGUNA BAIGORRI- AUTOBUSA|||SAKATU HEMEN![/ms_flip_box]

edo ondoko helbidera idatzi behar duzue:mintzakide@topagunea.org   edo  Mintzakide telefonoetara deitu: 948330868
Animo,  egun ederra pasako dugu eta!

 

maiatza
11
lr.
Otsondotik Alkurruntzera mendi irteera. MENDILAGUNAK. @ Otsondoko aparkalekutik abiatuta.
maiatza 11 @ 10:30 – 18:00

Otsondotik Alkurruntzera mendi irteera.

Egitaraua:

10:30etan elkartuko gara Otsondoko aparkalekuan eta Alkurruntz alera abiatuko gara. Ailegatzean, bunker bat bisitatuko dugu, Solaslagun baten azalpenak lagundurik. Beraz, ez ahantzi linterna ekartzea!!!

Handik Otsondorat bueltatuko gara berriz. Denetara 2 ordu eta erdi pasatxoko ibilbide lasaia izanen da. Azkenik, bakoitzak etxetik ekarritakoarekin bazkari partekatua eginen dugu Otsondoko merenderoan.

Eta noski, prestatu zintzurrak bazkalondoan kantari aritzeko!!!

Autoetan antolatuko gara.

Izen-ematea: 610 92 06 73 telefonoan edota solaslaguna@topagunea.eus helbidean.

Eka
1
lr.
MINTZA EGUNA 2019 @ La Puebla de la Barca.
Eka 1 all-day

 

la puebla de la barca bilaketarekin bat datozen irudiak

 
Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan izango da ekainaren 1ean.

Mintza Egunak Gipuzkoatik Arabara egin du salto aurten eta Hondarribiari La Puebla de Labarkak hartu dio lekukoa.
Ekainaren 1an Lapuebla de Labarkan izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune.
Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen: Hamaiketakoa, poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria…
Urtero bezala, egun osoko festa izango denez, autobusak antolatuko ditugu Lapueblara joateko. Aurrerago emango dizuegu egitarauaren eta autobusen ibilbidearen berri!
Aurrerago emango dizuegu egitaraua, bazkarien menuak eta autobusen ibilbidearen berri. Bitartean, euskaltzaleen artean egun polita igaro nahi baduzue, gorde data agendan!