2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Urr
4
og.
MINTZA-POTEOA. MINTZAKIDE KANPAINA BERRIAREN AURKEZPENA @ Zaldiko Maldiko Elkartean
Urr 4 @ 19:00 – 19:00

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzakideei esker.

Parte hartzeko prest? Eta horretarako hainbat berritasun landu ditugu, horien artean izena emateko aplikazio berria,  izen-emateak kudeatzeko plataforma berri baten bitartez parte hartzeko modu zabalagoa,  non izena ematerakoan zuzenean taldea aukeratu daiteke. Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.

Ots
23
lr.
MINTZA-TXOTX! Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera! @ Linddurenborda Sagardotegia (Lesaka)
Ots 23 all-day

Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren OTSAILAREN 23rako.


Iruñerriko eta Lizarbeibarko  mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostia Irun eta Hondarribiko Mintzalgun  taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 23an, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan baina aurretik Solaslagunak bisita gidatua Lesakara eskainiko digute.
Goizez atera eta gaueko 22ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake!

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira.
[ms_button style="line_dark" link="https://goo.gl/forms/b3nvf4qoPMSdA6fB2" size="large" shape="full-rounded" shadow="yes" block="no" target="_blank" gradient="no" color="#3faa6a" text_color="#000000" icon="fa-users" icon_animation_type="wobble" border_width="6" class="" id=""]IZENA EMAN! (sakatu hemen)[/ms_button]

  • Prezioa: 38€ (Sagardotegia eta autobusa barne).
    • Aukeran ZELIAKO menua egongo da. Aldez aurretik eskatua! Izen-emate formularioan aukeratu!
  • Animatzen zaretenentzako Lesakara joateko autobusa izango duzue zenbait tokitan. (Zure kabuz joan nahi baduzu 30€)
    • Nafarroako autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango diraAdi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!
    • – 10:00ean Lizarrako Bus Geltokian 
    • – 10:30 Iruñea, Korralilloseko biribilgunean
    • – 11:15etan, Elizondoko Plazan.
    • – 11:40ean, Doneztebeko bus geltokian.
    • – 12:00 Lesakan. BISITA GIDATUA 
    • – 20:30etan Lesakatik buelta!
  • Gipuzkoako autobusa, Donostiatik abiatuko da, Hondarribitik pasa eta Irungo Mintzalagunak jasoko ditu eta Lesakarat abiatuko da.
    • – 10:00ean Donostiako Amara Plaza hotelaren aurretik aterako da (PIO XII kalea).
    • -11:15ean Hondarribia, Eroskiko rotondako autobus geltokian.
    • -11:30etan, Irun, San Joan plazako autobus geltokian.
    • – 12:00 Lesakan. BISITA GIDATUA
    • – 20:30etan Lesakatik buelta!
  • Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea otsailaren 16an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!

 

IZENA EMAN!

Goazen euskara biderkatzera! Gozatzera! Animatu zaitez!

Sagardotegiko menua
Bakailao frijitua piperrekin
Bakailao tortilla
Txuleta (450 g. pertsonako)
Gazta, irasagarra eta intxaurra
Sagardoa eta ardoa aukeran
Kafea
kopa aparte

+

AUTOBUSA

+

BISITA GIDATUA

38€

Aurreko urteetako irudiak ikusi nahi?

Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!

Ots
26
ar.
LIBURAREN AURKEZPENA. MIEL A. ELUSTONDOREN “KEZKO BOLA BATEK ITOAK BIRIKAK” @ Karrikiri.
Ots 26 @ 19:30 – 20:30
LIBURAREN AURKEZPENA. MIEL A. ELUSTONDOREN “KEZKO BOLA BATEK ITOAK BIRIKAK” @ Karrikiri.

Aurkezlea: Hilbeltza taldeko kide bat (zehazteke)

Ots
28
og.
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ IRUÑEKO PLANETARIOA
Ots 28 @ 10:00 – 11:00

Txillardegiren KLIKA (Dokumentala)

Otsailaren 28an, 10:00etan eta 19:00etan.

Iruñeko Planetarioan.

Bertan izanen dira:

KOTE KAMATXO. Dokumentalaren egilea.

-MIREN RUBIO. “Txillardegi, Batasun pentsalaria” Biografiaren egilea.

KLIKA! 21. KORRIKA.

AEK.

TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean
Ots 28 @ 19:00 – 20:00
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean

Txillardegiren Klika Dokumentala.
Martxoaren 15ean, 19:00etan Uharteko Kultur etxean.
Sarrera doan.
21.Korrika.

Mar
14
og.
LIBURU AURKEZPENA. ‘DENA ZEKIEN GIZONA’ DANIEL SANZ @ Arrano Elkartea
Mar 14 @ 18:30 – 19:30
Mar
15
ol.
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean
Mar 15 @ 19:00 – 20:00
TXILLARDEGIREN KLIKA. 21. KORRIKA @ Uharteko Kultur etxean

Txillardegiren Klika Dokumentala.
Martxoaren 15ean, 19:00etan Uharteko Kultur etxean.
Sarrera doan.
21.Korrika.

Api
5
ol.
Joseba Sarrionandiaren poemen errezitaldia. “Tiempo de Exilio. @ Karrikiri Elkartea
Api 5 @ 20:00 – 21:00