2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Ira
22
ig.
Aralarko “Arkuek” mendi ateraldia. @ Albiko parkinean
Ira 22 @ 10:00 – 11:00

Kaixo lagunak, hemen gatoz aurtengo lehen irteerarekin. Maribik eta Karmelok iaz komentatu zuten prestatu nahi zutela irteera bat Aralar aldera ARKUEK deituriko egiturak erakusteko eta hemen daukazue aukera. Arkue hauetariko batean, seguruenez, sartuko gara ( nahi duenak) eta horretarako buruko argia edo eskukoa eraman behar da. Antzinako txabola antzekoak dira, gure ondarearen zati ahaztu bat, ezagutzeko aukera izango duguna.

IKUSI BIDEOA HEMEN.

Etortzeko asmoa baduzue abisatu, korreoaren bidez edo wasaparen bidez, antolakuntza errazteko. Bestetik gogoratzen dizuegu gure irteeretara datorren orok BAT EGIN BEHAR DUELA gure blogean ARDURAK atalean esaten dugunarekin.

Begiratu erantsita dagoen fitxa, hor dauzkazue beharrezko datuak eta zalantzaren bat baduzue, galdetu korreoan.

Goazen indartsu hastera aurtengo urtea, ARALAR mendi mitikoan, lagunak!