2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Eka
1
lr.
MINTZAKOLORE @ San Frantzisko Plaza
Eka 1 @ 12:00 – 21:00
Ira
9
al.
MINTZODROMO MUNDIALA. IZENA-EMAN! @ Katakrak Liburuak. Irunea
Ira 9 @ 17:30 – Ira 18 @ 21:00
MINTZODROMO MUNDIALA. IZENA-EMAN! @ Katakrak Liburuak. Irunea

EUSKARA IKASLEEN BESTA. MINTZODROMO MUNDIALA!

Talde txikietan, euskaraz mintzatzeko, jende euskalduna ezagutzeko. Bertan parte hatzeko, izena eman behar da IZEN-EMATE FITXA honen bitartez.(sakatu estekan)
Horren ondoren, 19:00ean, ASIER KIDAM ikuskizun zoragarria, magia euskaraz, hain zuzen.
Eta, zergatik ez, sorpresaren bat?

Harrapatu aukera! Gorde agendan!

 

Abe
7
lr.
Durangoko Azokan egun pasa. Mintzapraktika Egitasmoak. Ongietorri gure mundura!
Abe 7 all-day

[caption id="attachment_23604" align="alignnone" width="452"] Durangoko Azokara txangoa[/caption]Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, eta egun pasa ederra izan zen! Txarangarekin kalejiran, lagun berriak ezagutu eta ezagunekin berriketaldiak, pintxo eta poteak, bazkaria eta Azokara bisita, pozik bueltatu ginen etxera. Batzuk gainera lehenengoz bisitatu zuten Azoka iaz. Aurten ere iazko esperientzia hain ona izan zenez, bigarrenez antolatu dugu irteera eta egitarau polita dugu prest:

11:45ak aldera Durangora iritsiera
12:00-14:00 bi aukera:

Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
Poteoa
Bazkaria 14:30 – 16:30 (komentukale 23, behea) 10€

Autobusak ere antolatu ditugu, 12 eurotan, 4 zehazki, eta ondorengo herrietan egingo dute geldialdiak:

Elizondo-Doneztebe-Bera-Hondarribia-Donostia
Lizarra-Iruña
Plentzia-Sopela-Algorta-Derio
Oion-Laguardia-Bastida-Gasteiz-Legutio
Animatu eta zatoz gurekin Durangoko Azokara!

Izen ematea abenduaren 2ra arte hemen
TUtik GUra ongi etorri mintzalagunon mundura!

Informazioa gehiago: mintzalaguna@topagunea.eus
Arratsaldean azokara bisita
Itzulera 19:00
[gallery columns="2" ids="23604,23460"]

Abe
21
lr.
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA
Abe 21 @ 19:00 – 21:00
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu.

Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 19:00etatik
aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.

Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea
beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera parte hartuko duzuen, elkartea prestatzeko, erosketak egiteko, e.a., horretarako izen-emate epea jada irekia dago. Bidali mezutxo bat bai epostaz, mugikorretik edo  Whatsapp-en  bidez (664496509) edo bete hurrengo   fitxatxoa zure Mintzakide taldekideak edo zure lagun taldetik zenbat  etorriko zarete esanez.

ç

Guateke Ukronikoa Jon Celestino disko jartzailearen eskutik Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA
Abe 21 @ 21:00 – 23:59

Guateke ukroniko Ion Celestino disko jartzaileren eskutik- Zaldiko Maldiko elkarteak antolatuta.

Ionek 1960.1970 hamarkadetan musika popa gailendu balitz, euskal festa bat nolakoa litekeen entzutera, dantzatzera eta sortzera gonbidatuko gaitu.
ANIMATU!!!

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu, abenduaren 21ean, 19

Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean gaueko 21:00etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.

Ots
4
ar.
Santa Ageda bezpera
Ots 4 @ 18:30 – 20:00

Otsailaren 4an, AGATE DEUNAren bezpera ospatuko dugu.

HARTU MAKILA, AHOTSAK BEROTU eta ETORRI GUREKIN ABESTERA ¡

Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Zaldiko Maldikon: 19:00etan
Euskaldunon Biltoki: 18:30ean. Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Santa ageda zaldiko

Ots
18
ar.
Ipuin kontalaria Mendillorri. Ventura Ruiz “Maite Zaituztet” @ Mendillorriko Liburutegia
Ots 18 @ 18:00 – 19:00
Eka
6
lr.
Mintzodromoa. Arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! @ Sarean. Jitsiren bitartez.
Eka 6 @ 6:53 – Eka 24 @ 7:53

Mintzodromoa sarean

Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

  • Ekainaren 24an
  • 18:30ean
  • Jitsiren bidez
  • Doan

Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu.

Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko  aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.
Mintzatuko gara elkarrekin ?

Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa

Parte hartu! Ez galdu aukera.