2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Eka
1
lr.
MINTZAKOLORE @ San Frantzisko Plaza
Eka 1 @ 12:00 – 21:00
Ira
9
al.
MINTZODROMO MUNDIALA. IZENA-EMAN! @ Katakrak Liburuak. Irunea
Ira 9 @ 17:30 – Ira 18 @ 21:00
MINTZODROMO MUNDIALA. IZENA-EMAN! @ Katakrak Liburuak. Irunea

EUSKARA IKASLEEN BESTA. MINTZODROMO MUNDIALA!

Talde txikietan, euskaraz mintzatzeko, jende euskalduna ezagutzeko. Bertan parte hatzeko, izena eman behar da IZEN-EMATE FITXA honen bitartez.(sakatu estekan)
Horren ondoren, 19:00ean, ASIER KIDAM ikuskizun zoragarria, magia euskaraz, hain zuzen.
Eta, zergatik ez, sorpresaren bat?

Harrapatu aukera! Gorde agendan!

 

Aza
8
ol.
EZ DOK HIRU! EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA. Kultur Aroa @ Antsoaingo Antzokian
Aza 8 @ 21:00 – 22:00

EZ DOK HIRU! EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA.

PARTAIDEAK:

Patxo Telleria, Mikel Martinez eta hiru musikari (Tartean Teatro)

SINOPSIA:
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna. “Ez dok Hiru”-ren proposamen teatral berria duzue hau. Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo
paregabearekin. “Ez Dok Hiru” eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

Abe
21
lr.
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA
Abe 21 @ 19:00 – 21:00
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu.

Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 19:00etatik
aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.

Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea
beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera parte hartuko duzuen, elkartea prestatzeko, erosketak egiteko, e.a., horretarako izen-emate epea jada irekia dago. Bidali mezutxo bat bai epostaz, mugikorretik edo  Whatsapp-en  bidez (664496509) edo bete hurrengo   fitxatxoa zure Mintzakide taldekideak edo zure lagun taldetik zenbat  etorriko zarete esanez.

ç

Guateke Ukronikoa Jon Celestino disko jartzailearen eskutik Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA
Abe 21 @ 21:00 – 23:59

Guateke ukroniko Ion Celestino disko jartzaileren eskutik- Zaldiko Maldiko elkarteak antolatuta.

Ionek 1960.1970 hamarkadetan musika popa gailendu balitz, euskal festa bat nolakoa litekeen entzutera, dantzatzera eta sortzera gonbidatuko gaitu.
ANIMATU!!!

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu, abenduaren 21ean, 19

Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean gaueko 21:00etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.

Ots
4
ar.
Santa Ageda bezpera
Ots 4 @ 18:30 – 20:00

Otsailaren 4an, AGATE DEUNAren bezpera ospatuko dugu.

HARTU MAKILA, AHOTSAK BEROTU eta ETORRI GUREKIN ABESTERA ¡

Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Zaldiko Maldikon: 19:00etan
Euskaldunon Biltoki: 18:30ean. Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Santa ageda zaldiko

Eka
6
lr.
Mintzodromoa. Arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! @ Sarean. Jitsiren bitartez.
Eka 6 @ 6:53 – Eka 24 @ 7:53

Mintzodromoa sarean

Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

  • Ekainaren 24an
  • 18:30ean
  • Jitsiren bidez
  • Doan

Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu.

Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko  aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.
Mintzatuko gara elkarrekin ?

Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa

Parte hartu! Ez galdu aukera.