2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Urr
3
og.
“HAU EZ DA EUSKAL MUSIKA”-Hitzaldi musikatua @ Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea
Urr 3 @ 20:00 – 21:00

“HAU EZ DA EUSKAL MUSIKA”-Hitzaldi musikatua
Ion Celestinoren eskutik.
Urriak 3, 20:00etan Zaldiko Maldiko Kultur elkartean.
[caption id="attachment_22722" align="alignnone" width="452"]Hau ez da Euskal Musika Zaldiko Maldiko Elkartean[/caption]

Abe
10
ar.
LIBURU AURKEZPENA: “BASATZA” HODEI IJURKO IROTZ @ Zaldiko Maldiko
Abe 10 @ 19:00 – 20:00
Abe
21
lr.
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA
Abe 21 @ 19:00 – 21:00
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu.

Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 19:00etatik
aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.

Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea
beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera parte hartuko duzuen, elkartea prestatzeko, erosketak egiteko, e.a., horretarako izen-emate epea jada irekia dago. Bidali mezutxo bat bai epostaz, mugikorretik edo  Whatsapp-en  bidez (664496509) edo bete hurrengo   fitxatxoa zure Mintzakide taldekideak edo zure lagun taldetik zenbat  etorriko zarete esanez.

ç

Guateke Ukronikoa Jon Celestino disko jartzailearen eskutik Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA
Abe 21 @ 21:00 – 23:59

Guateke ukroniko Ion Celestino disko jartzaileren eskutik- Zaldiko Maldiko elkarteak antolatuta.

Ionek 1960.1970 hamarkadetan musika popa gailendu balitz, euskal festa bat nolakoa litekeen entzutera, dantzatzera eta sortzera gonbidatuko gaitu.
ANIMATU!!!

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu, abenduaren 21ean, 19

Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean gaueko 21:00etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.

Ots
4
ar.
Santa Ageda bezpera
Ots 4 @ 18:30 – 20:00

Otsailaren 4an, AGATE DEUNAren bezpera ospatuko dugu.

HARTU MAKILA, AHOTSAK BEROTU eta ETORRI GUREKIN ABESTERA ¡

Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Zaldiko Maldikon: 19:00etan
Euskaldunon Biltoki: 18:30ean. Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Santa ageda zaldiko

Ots
18
ar.
KOMUNITATEA HATS-BAHITURIK. Hitzaldia Ainize Madariaga. Otsailak 18 @ Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea
Ots 18 @ 19:30 – 20:30

Ainize Madariaga-Zaldiko Maldiko

Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak

Honako liburu hau lekukotasun bat da. Psikoterapia egiten ari den euskaldun batena. Egun batetik bertzera etxeko hizkuntza debekatu egin zioten eskolan eta familian. Ondorioz arazo komunikatiboak dauzka. Eta ondorio horiexei behatu nahi izan diegu arretaz, izan hiztun horren terapeutaren analisiaren bidez, izan pentsalari eta adituen ikerketetara joz. Susmoa baitugu gure komunitateak bere zabalean ere pairatzen dituela nekezia berberak. Eta erremedio xerka ere abiatu gara; sendagarri ez bada ere, aringarri bederen.

Komunitatea hats bahiturik. Ainize Madariaga

Mar
7
lr.
EUSKAL KARAOKEA: 6 MUSIKARI ZUZENEAN ETA ZU ZEU KANTARI @ Zaldiko Maldiko
Mar 7 @ 19:00 – 20:00
Eka
6
lr.
Mintzodromoa. Arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! @ Sarean. Jitsiren bitartez.
Eka 6 @ 6:53 – Eka 24 @ 7:53

Mintzodromoa sarean

Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

  • Ekainaren 24an
  • 18:30ean
  • Jitsiren bidez
  • Doan

Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu.

Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko  aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.
Mintzatuko gara elkarrekin ?

Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa

Parte hartu! Ez galdu aukera.