2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Api
5
ol.
Joseba Sarrionandiaren poemen errezitaldia. “Tiempo de Exilio. @ Karrikiri Elkartea
Api 5 @ 20:00 – 21:00
Api
7
ig.
HITZEN HOTSAK: HITZALDI MUSIKATUA- TOÑO MURO @ Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topagunea
Api 7 @ 12:00 – 13:00
HITZEN HOTSAK: HITZALDI MUSIKATUA- TOÑO MURO @ Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topagunea

Toño Muro – Hitzen Hotsak III
Hitzen Hotsak III zikloaren 2. hitzaldi musikatua hemen da.

Igande honetan, apirilaren 7an, Toño Muro izango dugu Karrikirin. Formatu honi jarraiera emanez, lau galderen bidez bere lanaren inguruan hitz egingo du. Saioa eguerdiko 12etan izanen da, sarrerak 6€an.

Toño Muro kantaria 1977az geroztik Tocamas, Fuletamol, Motos edota Fiebre taldeetan aritu da, ia beti Marino Goñi Gor diskoetxeko burua alboan izan duela. Euskal musikagintzan loria Balerdi Balerdi taldearekin lortu zuten 90eko hamarkadan, Lore etxea bezalako kantuei esker. Literatura du pasioa, eta musikaren alde irrazionala gogoko

Argia aldizkariatik hartua
[embed]https://youtu.be/-0AcLFdHZ_0[/embed]

Api
9
ar.
Udaberriko Solasaldiak 2019. Euskaraldia ondoren, zer amestu, pentsatu, egin? @ Karrikiri Euskaldunon Topagunea.
Api 9 @ 19:30 – 20:30
Udaberriko Solasaldiak 2019. Euskaraldia ondoren, zer amestu, pentsatu, egin? @ Karrikiri Euskaldunon Topagunea.

Udaberriko Pilulak.

2019ko Euskaraldiaren balorazioa eta bizipenak partekatzen.

Iñaki Sagardoi eta Oskar Zapata. Euskaltzaleen Topaguneko kideak.

Api
28
ig.
Nafarroaren Eguna Baigorrin. Autobusa Iruñetik. @ Baigorri
Api 28 all-day

41. NAFARROAREN EGUNA. apirilaren 28an.

MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAK NAFARROAREN EGUNERA

2019ko apirilaren 28an, Baigorrin

[caption id="attachment_17864" align="aligncenter" width="707"] NAFARROAREN EGUNEKO KARTELA JAISTEKO SAKATU HEMEN: baigorri-2[/caption]

EGITARAUA

Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.

10:00etan Iruñeko lagunak hitzordua dugu autobusa hartzeko. Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 19:30etan buelta egingo dugu.
Baigorrin ospatzen den bazkari herrikoian parte hartzeko txartelak bertan saltzen dituzte eta saiatuko gara, iritsi bezain pronto hauek hartzen.
Garraioak 12€
Gutxieneko taldea biltzen ez badugu, kotxeetan moldatuko gara.
Ez utzi azken egunerako!
 
<  

Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu  zuen inguruko jendea!!

Izena emateko, apirilaren 25a baino lehen, inprimaki honen bidez: https://goo.gl/Cq64Vo

[ms_flip_box direction="horizontal" front_paddings="50px" front_background="#dd3333" back_paddings="50px" back_background="#44DDD8" class="" id=""]NAFARROAREN EGUNA BAIGORRI- AUTOBUSA|||SAKATU HEMEN![/ms_flip_box]

edo ondoko helbidera idatzi behar duzue:mintzakide@topagunea.org   edo  Mintzakide telefonoetara deitu: 948330868
Animo,  egun ederra pasako dugu eta!

 

maiatza
19
ig.
Hitzaldi musikatua. Jon Gurrutxaga @ Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Topagunea
maiatza 19 @ 12:00 – 13:00
Hitzaldi musikatua. Jon Gurrutxaga @ Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Topagunea

Formatu txikiko hitzaldi musikatua. Jon Gurrutxaga

Maiatzak 19. Eguerdiko 12:00etan, Karrikirin (Iruñeko Euskaldunen Topagunea)
Sarrera: 6€ (Leku mugatua)

Saioak ordu beteko iraupena izanen du gehienez eta, egileak, besteak beste, hitz eginen du bere musika osatzeko prozesu horretaz edo zeintzuk diren bere musika osatzeko prozesuez.

maiatza
31
ol.
ANTZERKIA: “AMETSEN ERREKA” KARRIKIRI ANTZERKI TALDEA @ Berriozarko entzunaretoa.
maiatza 31 @ 20:30 – 21:30