2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Ira
16
ol.
Datorren urtean hobeto. Txalo produkzioak. @ Burlatako Kultur Etxea
Ira 16 @ 20:00 – 21:45
Datorren urtean hobeto. Txalo produkzioak. @ Burlatako Kultur Etxea

DATORREN URTEAN HOBETO. Txalo Produkzioak

Inguruan gertatzen zaigunari tiraka, nahi adina emakume klase irudikatuko dituzten hiru aktore,. Krisialdiak, egonean gabe ihes egin nahiak, lainezak, arrangurak… Lau eskutara idatzita dago, umorez zipriztinduta eta ziria sartzeko prest.

Ordua: 20:00 h.

Lekua: Kultur Etxea.

Sarrera:

aldez aurretik, 6 €.

Leihatilan, 8 € .

Aza
1
ar.
HYBRID. Dantza japoniarra Txalaparta doinuarekin! @ Gayarre Antzokia
Aza 1 @ 20:00 – 21:30
HYBRID. Dantza japoniarra Txalaparta doinuarekin! @ Gayarre Antzokia

HYBRID

Motoko Hirayama dantzariak eta koreografak, Oreka TX taldearekin eta Ainu Etniako , Emi Toko abeslariarekin batera, Hybridproiektua aurkezten dute. Hybrid  Tokioko New National Theatre antzokian estreinatu da. Ikuskizuna espeirmentazio  eta  ikerketa lan baten emaitza da, non bi kulturen sustraiek bat egin dute dantzaren eta txalapartaren bidez sorturiko erritmoak oinarri dituelarik…

HYBRID

Zuzendaria eta koreografa: Motoko Hirayama Dantzariak: Motoko Hirayama, Kenta Suzuki, Minagawa Mayumu, Yuki Nishiyama, Oba, Kenta Kojiri eta Ryu Suzuki. Ahotsa: Emi Toko Musikariak: Oreka TX; Mikel Ugarte, Harkaitz Mtnez. de San Vicente,  Mixel Ducau, Juianjo Otxandorena eta Iñigo Egia. Zuzendari Artistikoa: Ohara Noriko. Eszena zuzendaria: Masaru Shibasaki Ikuskapen musikala:  Yasuhiro Kasamatsu Jantziak: Noriko Donoto Argiztapena: Hisashi Adachi Soinua: Kurono Hisashi / Mikel F. Krutzaga

 

Motoko Hirayama dantzariak eta koreografak, Oreka TX taldearekin eta Ainu Etniako , Emi Toko abeslariarekin batera, Hybrid proiektua aurkezten dute.

Hybrid  Tokioko New National Theatre antzokian estreinatu da. Ikuskizuna espeirmentazio  eta  ikerketa lan baten emaitza da, non bi kulturen sustraiek bat egin dute dantzaren eta txalapartaren bidez sorturiko erritmoak oinarri dituelarik

Japoniar-euskaldun proiketu honek zubi bat eraikitzen du artista eta diziplina ezberdinen artean.   Eurasiaren ertzetako bi herri ezberdinen arteko nahasketa da, koreografa japoniarrak sorturiko  mugimedu fisikoak ardatza direlarik.

dossierra

 

Urt
20
ol.
LU eta LE @ Gaiarre Antzokia
Urt 20 @ 20:00 – 21:00

LU eta LE

ANTZERKIA EUSKARAZ.

Lourdes Iriondoren eta Xabier Lete aldia

Ados Teatroa Egilea Bernardo Atxaga Zuzendaritza Garbi Losada Antzezleleak Ramón Agirre, Joseba Apaolaza Musika Juan Carlos Pérez Abeslaria Klara Mendizabal

[caption id="" align="alignleft" width="548"]Antzerkia Lourdes Iriondoren eta Xabier Lete aldia Lu eta Le[/caption]

Lu eta Le

Lourdes Iriondo (LU) eta Xabier Lete (LE) Ez dok amairu taldekoak izan ziren, 1966 eta 1972 artean euskal kultura berreskuratu eta berritzeaz arduratu zen abangoardiako kultura mugimendukoak. “LU eta LE” Bernardo Atxagaren antzerki testua da, Donostia2016 ekimenaren aginduz idatzia. Bertan, Xabier Leteren eta Lourdes Iriondoren munduari egindako begirada pertsonala planteatzen da. Testuak ez du antzerki hizkuntza ohikoa, eta bien figuren inguruan egindako agerraldi eta agerraldien zatiekin egindako kaleidoskopioa da.

Bernardo Atxaga erreferentziazko idazlea da euskal literaturan (Donostiako Hiria Saria 1979 eta 1983an; Narratibako Sari Nazionala 1989an; Euskadiko Literatura Saria 1989, 1991, 1996 eta 1997an; Kritikaren Saria 1979, 1985, 1988 eta 1993an; eta abar), eta bere lanak barnean hartzen ditu ipuina, eleberria, poesia eta saiakera.

Mar
25
lr.
MALETAK. Kepa Junkera & Sorginak musikarien ikuskizuna. korrika kulturala @ Baluarte. Iruñea
Mar 25 @ 19:00 – 20:00

MALETAK. Korrika Kulturala

Kepa Junkera, Amets Ormaetxea, Eneritz Aulestia, Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Garazi Otaegi, Maria Lasa, Alaitz Eskudero, Irantzu Garamendi, Maddi Alberdi, Olatz Alberdi eta Ane Gonzalez

SINOPSIA:
Trikitia jotzen hasi zenetik musika-tresna ezberdinen maletak gorde egin ditu, kontzeptu horren inguruan osatu du azken lana. Iberiar penintsulako kultura ezberdinak elkartu dituzte.

DESKRIBAPENA:
Musika emanaldi berezia: pertsonaia mitologikoak, joaldunak, aizkolariak.

http://www.korrika.eus/agenda