2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Api
4
og.
Korrikaren hasiera eta zozketa. #21.Korrika @ Noaingo Bodegika Txema tabernan.
Api 4 @ 16:30 – 17:30
Korrikaren hasiera eta zozketa. #21.Korrika @ Noaingo Bodegika Txema tabernan.

Apirilak 4, osteguna, 16:30etan, KORRIKAREN HASIERA ETA ZOZKETA, Noaingo Bodegika Txema tabernan. Hasiera telebistan ikusiko dugu eta tabernetako porren zenbaki sariduna jakinaraziko dugu, sare sozialen bidez.

Api
11
og.
“Gure oroitzapenak”, Joseba Sarrionandia. Korrika Kulturala @ Kondestable Civiboxean.
Api 11 @ 10:00 – 12:00
“Gure oroitzapenak”, Joseba Sarrionandia. Korrika Kulturala @ Kondestable Civiboxean.

“Gure oroitzapenak”, Joseba Sarrionandia.
Irailean estreinatu zen Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa, hamabi zinegilek sortua. Orain, gainera, Sarrionandiaren beraren ekarpena ere badakar filmak, hitzez zein ahotsez.

2017ko apirilaren 9tik, KORRIKAk harreman berezia dauka Joseba Sarrionandiarekin, Iruñeko bukaeran entzun zen mezu gogoangarria tartean. Oraingoan ere parte hartuko du filmaren bidez. Ohore handia da KORRIKArentzat, zer esanik ez.

KORRIKA kulturalaren egutegian. Otsailaren bigarren hamabostaldian abian zen 21. KORRIKAren KULTURALAren programazioa, eta “Gure oroitzapenak” filma hor kokatuko da.

Iruñean, apirilaren 11n, goizeko 10:00etan, Condestable jauregian izanen da emanaldia.

Api
12
ol.
KULTUR POTEOA ATARRABIAN @ ATARRABIA
Api 12 @ 19:30 – Api 13 @ 0:00
KULTUR POTEOA ATARRABIAN @ ATARRABIA

PANTXIKA LAMUR (Helduentzako antzerkia)
19:30ean
Itziar taberna, Atarrabia
OIHAN VEGA (Bakarrizketa)
20:15ean
Mendi txuri taberna, Atarrabia
NAHIAK NAHI (Kontzertua)
21:00etan.
Basajaun taberna, Atarrabia.

Api
13
lr.
MUS TXAPELKETA AZKARRA, BAITA BAZKIDE EZ DEN JENDEARENTZAT ERE. Euskaldunon Biltoki
Api 13 @ 16:30 – 17:30

Apirilaren 13an, larunbata,16:30ean,MUS TXAPELKETA AZKARRA,baita bazkide ez den jendearentzat ere.
(Aurretik musean euskaraz aritzeko azalpena emanen da). 1.Saria: Txapela eta ardo botila. 2.Saria:Gazta. Prezioa:10€ bikoteko. Izena emateko: 638 941 779 (whatsappean).

Api
15
al.
Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera. MINTZALASTER TALDEA @ Zaldiko Maldiko Elkartea
Api 15 @ 19:30 – 21:00
Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera. MINTZALASTER TALDEA @ Zaldiko Maldiko Elkartea

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkarteak lasterketa talde bat sortu nahi du euskaldunentzat edo euskara ikasten ari direnentzat, elkarrekin laster egiteko.

MINTZALASTER TALDEA.

Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera.

Adin guztiendako da, eta abiada goxoan joanen da.

Hilaren 1. eta 3. ASTELEHENEAN aterako da Zaldiko Maldikotik bertatik (Ansoleaga, 9-11, behea. Iruñea)

Ordua: 19.30

Lehen ateraldia: Maiatzak 21, astelehena – ‘Mihiluze’ zubiraino joan-etorria, edo bakoitzak ahal duena.

Ez da izena eman behar, hau da, esandako lekuan eta orduan agertu, eta kito!