2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Api
11
og.
“Gure oroitzapenak”, Joseba Sarrionandia. Korrika Kulturala @ Kondestable Civiboxean.
Api 11 @ 10:00 – 12:00
“Gure oroitzapenak”, Joseba Sarrionandia. Korrika Kulturala @ Kondestable Civiboxean.

“Gure oroitzapenak”, Joseba Sarrionandia.
Irailean estreinatu zen Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa, hamabi zinegilek sortua. Orain, gainera, Sarrionandiaren beraren ekarpena ere badakar filmak, hitzez zein ahotsez.

2017ko apirilaren 9tik, KORRIKAk harreman berezia dauka Joseba Sarrionandiarekin, Iruñeko bukaeran entzun zen mezu gogoangarria tartean. Oraingoan ere parte hartuko du filmaren bidez. Ohore handia da KORRIKArentzat, zer esanik ez.

KORRIKA kulturalaren egutegian. Otsailaren bigarren hamabostaldian abian zen 21. KORRIKAren KULTURALAren programazioa, eta “Gure oroitzapenak” filma hor kokatuko da.

Iruñean, apirilaren 11n, goizeko 10:00etan, Condestable jauregian izanen da emanaldia.

Api
12
ol.
KULTUR POTEOA ATARRABIAN @ ATARRABIA
Api 12 @ 19:30 – Api 13 @ 0:00
KULTUR POTEOA ATARRABIAN @ ATARRABIA

PANTXIKA LAMUR (Helduentzako antzerkia)
19:30ean
Itziar taberna, Atarrabia
OIHAN VEGA (Bakarrizketa)
20:15ean
Mendi txuri taberna, Atarrabia
NAHIAK NAHI (Kontzertua)
21:00etan.
Basajaun taberna, Atarrabia.

Api
15
al.
Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera. MINTZALASTER TALDEA @ Zaldiko Maldiko Elkartea
Api 15 @ 19:30 – 21:00
Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera. MINTZALASTER TALDEA @ Zaldiko Maldiko Elkartea

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkarteak lasterketa talde bat sortu nahi du euskaldunentzat edo euskara ikasten ari direnentzat, elkarrekin laster egiteko.

MINTZALASTER TALDEA.

Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera.

Adin guztiendako da, eta abiada goxoan joanen da.

Hilaren 1. eta 3. ASTELEHENEAN aterako da Zaldiko Maldikotik bertatik (Ansoleaga, 9-11, behea. Iruñea)

Ordua: 19.30

Lehen ateraldia: Maiatzak 21, astelehena – ‘Mihiluze’ zubiraino joan-etorria, edo bakoitzak ahal duena.

Ez da izena eman behar, hau da, esandako lekuan eta orduan agertu, eta kito!

 

 

Api
29
al.
BERTSO SAIO LITERARIOA Julio Soto, Sarai Robles, Jon Barberena @ Kondestable Civivoxa
Api 29 @ 19:30 – 20:30
BERTSO SAIO LITERARIOA Julio Soto, Sarai Robles, Jon Barberena @ Kondestable Civivoxa

BERTSO SAIO LITERARIOA
Julio Soto, Sarai Robles, Jon Barberena

(Nafar Ateneoarekin elkarlanean)
Kondestable Civivoxa 19:30 (sarrera librea)
http://www.pamplonaescultura.es/eu/events/bertso-saio-literarioa-jon-barberena-julio-soto-eta-sarai-robles/

maiatza
2
og.
Bertsolamintza, bertsogintzari buruz solasean! @ Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea
maiatza 2 @ 18:30 – 20:00
Bertsolamintza, bertsogintzari buruz solasean! @ Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea

Bertsolamintza,bertsogintzari buruz solasean!
Ostegunean, 18:30etan, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, Sustrai Colina eta Amaia Agirre. Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da izena ematea, http://www.mintzola.eus atarian. Anima zaitez!”