2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Ots
24
lr.
Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak. Ueu Iruñea @ UEUren Iruñeko bulegoa.
Ots 24 – Mar 10 all-day

Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko maiatzaren 7a

Ikastaro honek 9 ordutako aurrez-aurreko saioa izango du eta 3 ordutako etxekolana.

Pertsona bakoitzak dugun geure irudi edo estimua gizakion bizitzaren oinarria da, bizitzan egoteko eta izateko modu bat azaltzen du. Norberaren autokontzeptu honek ikasketa prozesuan, erabakiak hartzeko garaian, norberarekin eta gainontzekoekin erlazionatzeko eta bizitzak aurkeztuko dizkigun egoera desberdinetan aurre egiterakoan eragin zuzena izango du.

Nola daki haur batek baliotsua dela? Haurren autoestimua ez da zerutik erortzen den edo genetikaz etortzen den zerbait. Guraso eta hezitzaileak, nahi edo ez nahi, erlazioan gauden momentutik haurren autoestimua elikatzen goaz, modu baikor edo ezkorrean.

Beraiekin ditugun interakzioek eragina eta inpaktu zuzena badu, nola lagundu diezaiokegu beraiengan dute irudi eta estimua daukaten benetako balioarekin bat eginda egoten? Nola adierazten diot haur bati baliotsua, maitatua eta onartua dela?

Haur guztietan dagoen diamantea aurkitu dezagun, jokaera egoki edo desegokiek kondizionatu gabe.

Irakaslea

Helburuak

  • Haurren autoestimuaren eraikuntzan dugun eraginaz ohartzea.
  • Haur bakoitzean dagoen altxorra aurkitzea.
  • Haurrek beraiengan konfiantza sustatzeko ideiak aurkeztea.
  • Haurren zailtasunetan bide lagun izateko lanabesak barneratzea.
  • Zoriontasun eta ongizate emozionalerako giltzak garatzea.

Edukiak

  • Nola eraikitzen da autoestimua? Zerk lagundu edo oztopatu dezake helduen partetik norbere irudiarekin gustura egoten?
  • Zein da zure haurra/ikaslea? Altxorraren bila.
  • Jokaera desatseginen aurrean, nola lagundu bere irudia zapuztu gabe?
  • Jokaera atseginetan nola errekonozitu beregan dagoen balioa manipulazioan erori gabe?
  • Nola lagundu bere buruarekin ziurtasun eta konfiantzarik agertzen ez duenari? Bere ikasketetan, bere harremanetan…
  • Proposamen eta jarduerak autoestimua elikatzeko.

Metodologia

Teoria aurkeztu ondoren ariketa praktikoen bidez, guraso eta hezitzaileek kasu konkretuetan landu ahalko dituzte.

Nori zuzendua

Guraso, hezitzaile edo interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 20 lagun).
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak ematen duen homologazio prozeduran sartua dago.

Etiketak

ikastaroakIruñeakonfiantzazoriontasunaongizateaumeak

Ots
25
ig.
Haurrentzako pelikula eta txokolate jatea @ Euskaldunon Biltoki
Ots 25 @ 17:30 – 18:30

Haurrentzako pelikula eta txokolate jatea. Otsailaren 25ean, igandea, arratsaldeko 5:30ean

Argibide gehiago: Miravalles kalea, 9 · 31015 IRUÑA (NAFARROA) ·

Tel. 699 612 124 · e-mail: biltoki@ebiltoki.org ∙

www.ebiltoki.org

Mar
11
ig.
Haurrentzako programazioa: zinema eta txokolatea @ Euskaldunon Biltoki
Mar 11 @ 17:30 – 19:00
Haurrentzako zinema: Film sorpresa @ Burlatako Kultur Etxean
Mar 11 @ 18:00 – 20:00
Mar
15
og.
Kamishibairekin ipuin kontalariak: Isabel Salcedorekin @ San Franzisko liburutegi publikoan
Mar 15 @ 18:00 – 19:00
Mar
25
ig.
Haurrentzako programazioa: Zinema eta txokolatea @ Euskaldunon Biltoki
Mar 25 @ 17:30 – 19:00
Api
14
lr.
Haurrentzako antzerkia: “Ondorengoak” Zirika Zirkus @ Civivox Mendillorri
Api 14 @ 12:00 – 14:00
Zirku soinua! @  Baluarte Batzar Jauregia 
Api 14 @ 18:30 – 19:30

Argibideak / Información


Felipe txikia zirku batean jaio zen, baina ez du bere lekua aurkitzen. Hainbeste kolore eta pozaren artean, Felipek ez daki pizti-hezlea den bere ama bezain ausarta ote den. Tronboia da musika-istorio honen protagonista, zirkuko bandako bere lagunen laguntzarekin: haize eta perkusio instrumentuen zirku-orkestra.
Neska-mutilok, jaun-andreok… Aurrera denok!

PREZIOAK: 8€ .Familia-sarrera (2 heldu + 2 haur): 25€