2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
maiatza
31
ar.
Ipuin kontalaria @ Nafarroako Liburutegi publikoan
maiatza 31 @ 18:00 – 19:00
Urr
19
az.
Antzerkia: “Koadernoa zuri” @ Gayarre Antzokian
Urr 19 @ 20:00 – 21:00
Antzerkia: "Koadernoa zuri" @ Gayarre Antzokian

Hika Teatroa
Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga
Antzezleak: Itziar Ituño, Miren Gojenola, Agurtzane Intxaurraga

Sarrerak: 8€

Antzerkia. “Koadernoa zuri”, Hika Teatroa. @ GAYARRE ANTZOKIA
Urr 19 @ 20:00 – 22:00

GAYARRE ANTZOKIA Urriak 19: Antzerkia. “Koadernoa zuri”, Hika Teatroa. 20:00etan. Egileak: Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga.

Aza
1
ar.
HYBRID. Dantza japoniarra Txalaparta doinuarekin! @ Gayarre Antzokia
Aza 1 @ 20:00 – 21:30
HYBRID. Dantza japoniarra Txalaparta doinuarekin! @ Gayarre Antzokia

HYBRID

Motoko Hirayama dantzariak eta koreografak, Oreka TX taldearekin eta Ainu Etniako , Emi Toko abeslariarekin batera, Hybridproiektua aurkezten dute. Hybrid  Tokioko New National Theatre antzokian estreinatu da. Ikuskizuna espeirmentazio  eta  ikerketa lan baten emaitza da, non bi kulturen sustraiek bat egin dute dantzaren eta txalapartaren bidez sorturiko erritmoak oinarri dituelarik…

HYBRID

Zuzendaria eta koreografa: Motoko Hirayama Dantzariak: Motoko Hirayama, Kenta Suzuki, Minagawa Mayumu, Yuki Nishiyama, Oba, Kenta Kojiri eta Ryu Suzuki. Ahotsa: Emi Toko Musikariak: Oreka TX; Mikel Ugarte, Harkaitz Mtnez. de San Vicente,  Mixel Ducau, Juianjo Otxandorena eta Iñigo Egia. Zuzendari Artistikoa: Ohara Noriko. Eszena zuzendaria: Masaru Shibasaki Ikuskapen musikala:  Yasuhiro Kasamatsu Jantziak: Noriko Donoto Argiztapena: Hisashi Adachi Soinua: Kurono Hisashi / Mikel F. Krutzaga

 

Motoko Hirayama dantzariak eta koreografak, Oreka TX taldearekin eta Ainu Etniako , Emi Toko abeslariarekin batera, Hybrid proiektua aurkezten dute.

Hybrid  Tokioko New National Theatre antzokian estreinatu da. Ikuskizuna espeirmentazio  eta  ikerketa lan baten emaitza da, non bi kulturen sustraiek bat egin dute dantzaren eta txalapartaren bidez sorturiko erritmoak oinarri dituelarik

Japoniar-euskaldun proiketu honek zubi bat eraikitzen du artista eta diziplina ezberdinen artean.   Eurasiaren ertzetako bi herri ezberdinen arteko nahasketa da, koreografa japoniarrak sorturiko  mugimedu fisikoak ardatza direlarik.

dossierra

 

Urr
8
ig.
HARRIAREN HIZTEGIA (MUSIKA FAMILIAN EUSKARAZ) @ Gayarre antzokia
Urr 8 @ 19:00 – 20:30

MUSIKA FAMILIAN EUSKARAZ

Atxaga, haurtzaro magikoko doinuan

[caption id="" align="aligncenter" width="513"] Harriaren hiztegia[/caption]

Hitzak Bernardo Atxaga Musika Jabier Muguruza Ahotsak Naroa Zamora, Daniela Etxeberria Bateria Michel Longaron Baxu elektrikoa Txema Garcés Gitarra elektrikoa Jon Mari Beasain Akordeoia Jabier Muguruza

 

Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak haurrentzat egin duten disko berria da “Harriaren hiztegia”. 1992ko Nafarroa Oinez jairako egin zuten “Arraroa noski” kanta arrakastatsuaz geroztik, bi egileak ez ziren elkartu haurrentzako lan bat egiteko. Hitzak eta musikak Atxagak eta Muguruzak eginda daude, hurrenez hurren, espresuki okasiorako. Hain zuzen ere, “Harriaren hiztegia” lan honetaz zuzenean gozatzeko aukera izango da Gayarre Antzokian.

Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren

Argazki galeria

Video

 

 

Urr
17
ar.
TREBLINKARA AZKEN TRENA @ Erne!!! Lekua:; ZIUDADELAKO ARMEN ARETOA
Urr 17 @ 20:00 – 21:00

Erne!!! Lekua:; ZIUDADELAKO ARMEN ARETOA

[caption id="" align="alignnone" width="555"] TREBLINKARA AZKEN TRENA[/caption]

Egilea Patxo Telletxea Jatorrizko ideia Ana Pimenta, Fernando Bernues Zuzendaritza Mireia GabilondoAntzezleak José Ramón Soroiz, Maiken Beitia, Eneko Sagardoy, Gorka Martin, Nerea Elizalde, Ion Casamayor, Mikel Laskurain, Kepa Errasti

1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigorkodearekin ere.
Ikus-entzuleek parte hartuko dute horretan, beren ohe-literetan egongo baitira, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dute barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan… Ikus-entzuleak epaiketa baten lekuko izango dira, non jakinarazpen izugarri batek amaiera emango baitie hango ametsei, bizitzari: umezurztegitik alde egin behar dute, eta tren bat hartu, Treblinkako sarraski-esparrura eramango dituen trena.
Gure ikuskizuna biktima guztiei egindako omenaldi bat da eta Janusz Korczaki eskeinitako oroipena, haurren bizitza duin egiteko borrokatu zen izaki aparta; baina baita hatz salatzailez ezagutarazteko bidea ere, munduko behartsu gehienak haurrak baitira eta munduko haur gehienak behartsuak.

Ziudadelako Armen Aretoa umezurztegi bihurtuko da. Ikus-entzuleak gune eszenikoan bertan kokatuko dira.

Dossierra

Argazki galeria

Video

TREBLINKARA AZKEN TRENAGuía pedagógica

 

Iraupena: 75 minutos aprox.

Urr
25
az.
“Irudi ipuinak”, ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata
Urr 25 @ 17:15 – 18:15
"Irudi ipuinak", ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata

UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzuan.

“Irudi Ipuinak” Ixabel Agirresarobe eta Mattin.

Ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea.

4 urtetik gorako haurrentzat

Urr
26
og.
EZ DOK HIRU. Euskal musikaren imaginario komunean bidaiatzera eramango gaituen antzerki-esperientzia @ Gayarre antzokia
Urr 26 @ 20:00 – 21:00

EZ DOK HIRU

[caption id="" align="alignnone" width="458"] Ez dok hiru.[/caption]

Euskal musikaren imaginario komunean bidaiatzera eramango gaituen antzerki-esperientzia

Tartean Teatroa Egilea Patxo Telleria Zuzendaria Jokin Oregi Antzezleak Mikel Martinez, Patxo TelleriaMusikariaktoreak Adrián García de los Ojos, Maria ArriagaTelleria, Iván Allue

Euskal musikaren imaginario komunean bidaiatzera eramango gaituen antzerki-esperientzia. Hori da “Ez dok hiru” lanak dakarren proposamen berria. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskarazkoa. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. Imaginario musikal horren errepaso ironikoa, zentzugabea eta dibertigarria, hitzari, lanerako beren ohiko tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituta.

Dossierra

Argazki galeria

Video

Iraupena: 75 minutos aprox.

Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren