2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Urr
20
og.
Mintzakide-Parkelagun programaren aurkezpena @ Artikaberriko plazan.
Urr 20 @ 17:30 – 19:00

PARKE-ANIMAZIOA: Parke-lagun programaren aurkezpena

Kartela_2‘Parke-lagun’ programaren aurkezpen gisa, parke-animazioa ekimen bat izanen Zirko Loretsuarekin, datorren urriaren 20an, Artika Berriko plazan, arratsaldeko 17:30ean. Euria eginen balu, María Dominguez Gizarte Etxean eginen litzateke.

Zer da ‘Parke-lagun’? Programa honen bidez euskara praktikatu nahi duten gurasoak parkean elkartzen dira haurrekin parkean dauden bitartean. Negu gorrian, parkean beharrean, ostegunetan Gizarte Etxean biltzen dira 17:30etik 19:00etara.

Programa honen inguruko informazio gehiago lortzeko eta/edo honetan izena emateko: Udaleko Euskara Zerbitzuan (948303129/634515384, euskara@berriobeiti.eus) edo  Topagunean (664496509, mintzakide@topagunea.com).

Urr
5
og.
“Parke-lagun” programaren aurkezpena @ Artika Berriko plaza
Urr 5 @ 17:00 – 18:00

“Parke-lagun” programaren aurkezpena

Artika Berriko plaza Ordua: 17:00

Parkelaguna.Etxeko hizkuntza ohitura eta transmisioan eragiteko aldaera.

Hamaika urte baino gehiago dira Iruñerriko Mintzakide programa  martxan  denetik.  Egitasmo  honen  helburua  euskararen normalizazioan eragitea da, euskaraz jariotasunez hitz egiten duten eta mintzamena hobetu nahi duten hiztunak elkartuz. Dagoeneko 900 lagunetik gora hartzen dute parte 100 eta piko taldetan banaturik.

Orain arte egindakoak indartu eta hobetzeko xedez, aurten gurasoei zuzendutako Parkelaguna egitasmoa abian jarri dugu. Ohiko mintzapraktika programetan moduan gurasoak haien artean elkartuko dira aldiro euskara praktikatzeko. Parkelagunak, seme-alabak txikiak dituzten gurasoei zuzendutako aldaera da eta haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. Mintza- taldean dauden bitartean, umeen zaintzaz arduratuko dira, parkean edo egitasmorako egokitutako txokoetan.

Etxeko hizkuntza ohitura eta transmisioan eragiteko aldaera da, guraso euskaldunak harremanetan jarrita, haurrekin jolasteko tresnak eskainiz.

[embed]http://www.irunerrikomintzakide.org/parkelaguna[/embed]

Urr
6
ol.
IPUIN-KONTALARIA. MAIDER GALARZA @ Artikako Liburutegi publikoan.
Urr 6 @ 18:00 – 19:00
IPUIN-KONTALARIA. MAIDER GALARZA @ Artikako Liburutegi publikoan.

IPUIN-KONTALARIA
MAIDER GALARZA
Artikako Liburutegi
Publikoa Ordua: 18:00
Publikoa: 4 urtetik gora Iraupena: 60min Entrada: librea Gonbidapenak urriaren 5 ostegunetik aurrera banatuko dira liburutegiko orduetan

Urr
25
az.
“Irudi ipuinak”, ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata
Urr 25 @ 17:15 – 18:15
"Irudi ipuinak", ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata

UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzuan.

“Irudi Ipuinak” Ixabel Agirresarobe eta Mattin.

Ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea.

4 urtetik gorako haurrentzat

Urr
31
ar.
Euskarazko jolas tailerra gurasoentzat @ Aitzoaingo Kontzeju Etxea
Urr 31 @ 17:15 – 18:15
Euskarazko jolas tailerra gurasoentzat @ Aitzoaingo Kontzeju Etxea

JOLAS TAILERRA
Euskarazko jolas tailerra gurasoentzat

Aitzoaingo Kontzeju Etxea
Ordua: 17:15

Euskarazko jolas tailerra gurasoentzat @ María Domínguez Gizarte Etxea (ArtikaBerria
Urr 31 @ 17:15 – 18:15
Euskarazko jolas tailerra gurasoentzat @ María Domínguez Gizarte Etxea (ArtikaBerria

JOLAS TAILERRA
Euskarazko jolas tailerra gurasoentzat

María Domínguez Gizarte Etxea(ArtikaBerria
Ordua: 17:15

Aza
10
ol.
IPUIN-KONTALARIA. IZASKUN MÚGICA @ Artikako Liburutegi publikoan.
Aza 10 @ 18:00 – 19:00
IPUIN-KONTALARIA. IZASKUN MÚGICA @ Artikako Liburutegi publikoan.

IPUIN-KONTALARIA
IZASKUN MÚGICA
Artikako Liburutegi Publikoa Ordua: 18:00
Publikoa: 4 urtetik gora Iraupena: 60min

Sarrera librea Gonbidapenak azaroaren 9 ostegunetik aurrera banatuko dira liburutegiko orduetan

Ots
4
ig.
Santa Ageda bezpera
Ots 4 @ 18:30 – 20:00

Otsailaren 4an, AGATE DEUNAren bezpera ospatuko dugu.

HARTU MAKILA, AHOTSAK BEROTU eta ETORRI GUREKIN ABESTERA ¡

Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Zaldiko Maldikon: 19:00etan
Euskaldunon Biltoki: 18:30ean. Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.