2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Ots
17
ol.
SU TA GAR. MAITASUNARI PASIOA .30 urte musikan (1987-2017) @ Gaiarre Antzokia
Ots 17 @ 20:00 – 21:30
SU TA GAR. MAITASUNARI PASIOA .30 urte musikan (1987-2017) @ Gaiarre Antzokia

SU TA GAR Maitasunari Pasioa.

ANTZOKIETARAKO BIRA, 30. URTEURRENA OSPATZEKO


Eibarko taldeak disko berria aurkeztuko digu: ‘Maitasunari Pasioa’, ikuspegi berri bat, leunagoa, ardatz nagusi maitasuna duena. Hitz hauen bidez deskribatu du taldeak berak disko berria: “Disko berri honen gai eta ardatz nagusia maitasuna da. Kanta samurragoak, goxoagoak, lasaiagoak, intimoagoak… gure disko guztietan agertu diren kanta lasaien ildoan mugitzen direnak. Estiloa zehaztea oso zaila da. Su Ta Gar da”.

Aitor Gorosabel (ahotsa, gitarra bakarlaria) Xabi Bastida (gitarra erritmikoa) Galder Arrillaga (bateria) Igor Díez (baxua eta koruak)

 

Api
23
ig.
ZUHAINPEKO SOINUAK. Ahozko transmisioa @ Gaiarre Antzokia
Api 23 @ 19:00 – 20:45
ZUHAINPEKO SOINUAK. Ahozko transmisioa @ Gaiarre Antzokia

ZUHAINPEKO SOINUAK. Ahozko transmisioa

ZUHAINPEKO SOINUAK. Ahozko transmisioa

“Zuhainpeko soinuak” Zuberoako musikei buruzko ikuskizuna da, eta bertan ahozko transmisioaren ideia nabarmentzen da. Mireia Gabilondok zuzenduta (Tanttaka Teatroa), Zuberoako musiken adierazgarri nagusia ikusi ahal izango dugu, Jean Mixel Bedaxagar, agertokia partekatzen euskal herri musikako erreferenteetako batekin, Juan Mari Beltranekin. Mixel Etxekopar, Sacha Standen, Mathieu Mendizabal, Pierre Vissler eta Ander Barrenetxearekin batera, doinu berriak sortuko dituzte, beren sustrai tradizionalenak abiapuntu hartuta.

Jean Mixel Bedaxagar, Juan Mari Beltrán Zuzendaritza Mireia Gabilondo Artista gonbidatuak Mixel Etxekopar, Sacha Standen, Mathieu Mendizabal, Pierre Vissler, Ander Barrenetxea

 

maiatza
19
ol.
ANNE ETCHEGOYEN: Konpostela @ Gaiarre Antzokia
maiatza 19 @ 20:00 – 21:00
ANNE ETCHEGOYEN:  Konpostela @ Gaiarre Antzokia

ANNE ETCHEGOYEN

ANNE ETCHEGOYEN: Compostela / Konpostela

Musika proiektu bateratzailea eta munduari irekia

Hitzak, musika eta ahotsa Anne Etchegoyen Gonbidatuak, Compañía de Dantza Aukeran, Coro Voix Basques, Coro de Niños de la Ikastola de Paz de Ziganda, Jérôme Levatois, Antonio “Lacho” Jiménez (gitarrak)

Anne Etchegoyen euskal abeslari gaztea da, Nafarroa Behereko Donapaleu herrikoa. 70.000 disko saldu eta euskal kultura Frantzian, Espainian, Euskal Herrian, Italian eta Argentinan egindako kontzertuetan transmititu eta gero, Anne Etchegoyenek, beti gogoeta berrien bila, Donejakue bideari ekin zion. Hori inspirazio iturri izan zen lan diskografiko honetarako, betiere bere erroei eutsita.

Urr
25
az.
“Irudi ipuinak”, ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata
Urr 25 @ 17:15 – 18:15
"Irudi ipuinak", ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata

UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzuan.

“Irudi Ipuinak” Ixabel Agirresarobe eta Mattin.

Ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea.

4 urtetik gorako haurrentzat

Ots
4
ig.
Santa Ageda bezpera
Ots 4 @ 18:30 – 20:00

Otsailaren 4an, AGATE DEUNAren bezpera ospatuko dugu.

HARTU MAKILA, AHOTSAK BEROTU eta ETORRI GUREKIN ABESTERA ¡

Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Zaldiko Maldikon: 19:00etan
Euskaldunon Biltoki: 18:30ean. Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Ots
22
og.
DUBLINDARRAK. Saio Osagarria @ Gaiarre Antzokia
Ots 22 @ 20:00 – 21:00

DUBLINDARRAK

Literatura unibertsaleko maisulana

 

Ados Teatroa Egilea James Joyce Egokitzapena Garbi LosadaJosé Antonio Vitoria Zuzendaritza  Garbi Losada  Antzezleak Asier HormazaIsidoro FernandezIñake IrastorzaKlara MendizabalLierni FresnedoNaiara ArnedoAsier Sota,  Aitor Beltrán

 

Jatorrizko kontakizunaren kokalekua Dublin da eta 1904ko Errege eguna. Erdiko eta goiko klaseko zenbait pertsonaia afari batera joango dira. Bertaratutakoek gau jaialdi bikaina igaroko dute. Kontakizunaren itxurazko sotiltasunaren atzean, garai hartako Irlandaren paralisi moral eta espirituala ezkutatzen da. Abesten, dantzan, hizketan… ariko dira. Mundu zahar bat hil hurran dago, baina ez da berria sortzen. Inflexio puntu bat, bizitzak inolako zentzurik baduen beren buruari galdetzera eraman ahal izango lituzkeena protagonistak.

Dossierra

Argazki galeria

Iraupena:  90 min.

Irakurketa dramatizatua egingo da euskaraz 2017ko abenduaren 20an, 19:30ean, Kondestablearen jauregian.

ikuskizuna amaitzerakoan, SOLASALDIA egingo da.

Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren

Urr
24
az.
ELE!!!, Lauxeta-Lorca antzezlana Gayarren. Saio Osagarria @ Gaiarre Antzokia
Urr 24 @ 20:00 – 21:30

ELE!!! Lauaxeta-Lorca

Lankidetza proiektua Iruñeko Udalaren Garaikide programarekin

Lorca eta Lauaxeta, Lauaxeta eta Lorca, bi idazle, bi poeta ikoniko, bakoitza bere kulturan. Biei etorri zitzaien heriotza bat-batean, modu berean, urte bateko epean: biak fusilatu zituzten diktadura frankistaren hasieran. Gazterik hil ziren biak, askatasunaren alde borrokatzen. Lorca olerkari errepublikanoa izan zen, Andaluziako lurretan jaioa; Lauaxeta olerkari abertzalea izan zen, euskal lurretan jaioa. “Ele!!!” diziplina anitzeko proposamen eszenikoa da, bi poeten olerkiak eta idatziak antzeztean oinarritua, irudiak, musikak, dantzak eta antzezpenak lagunduta.

Testuak Federico García Lorca, Estepan Urkiaga (Lauaxeta), Jon Maia Zuzendaritza Josu Camara Gidoia Jon Maia Antzezleak Ana Salazar, Jon Maia Dantza eta koreografiak Ángela Carbajo de Lera, Arkaitz PascuasKonposizioa eta Musika interpretazioa Gorka Hermosa (akordeoia), Jesús Prieto “Pitti” (gitarra).

*Emanaldian, Lauaxetaren eta Lorcaren pertsonaiek beren hizkuntzan hitz egingo dute, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren

Dossierra

Argazki galeria

Video

Iraupena: 85 min.

Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren

 

Aza
28
az.
GHERO Hizkuntza zahar eta txiki baten iraupenaren miraria.- Saio Osagarria @ Gaiarre Antzokia
Aza 28 @ 20:00 – 21:30

GHERO.Hizkuntza zahar eta txiki baten iraupenaren miraria

Tartean Teatroa Egilea Patxo Telleria Zuzendaritza Jokin Oregi Antzezleak Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Mikel Losada y Ane Pikaza

3000. urtea da. Ospitale batean azken euskalduna hil da. Eta berarekin batera, milaka urtean iraun duen hizkuntza bat, euskara. Azken agurraren ordua heldu da. Eriaren ondoan azken orduraino, mediku neska gazte bat agur horren lekukoa izango da. Istorio askotatik abiatuta eratutako istorioa, etorkizunetik iraganera eta alderantziz doazen joan-etorri etengabeetan. Bederatzi istorio harrigarri, dibertigarri eta hunkigarri.

Dossierra

Iraupena: 80 min.

 solasaldia ikuskizuna amaitzerakoan.

Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren