2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Ots
10
lr.
Harreman harmonikoak izateko komunikazio trebetasunak. Zure bizitza aberasteko gakoak. @ UEUren Iruñeko bulegoa.
Ots 10 – Ots 17 all-day
Harreman harmonikoak izateko komunikazio trebetasunak. Zure bizitza aberasteko gakoak. @ UEUren Iruñeko bulegoa.

Harreman harmonikoak izateko komunikazio trebetasunak. Zure bizitza aberasteko gakoak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 126,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 113,40 €. Bazkideak: 94,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko otsailaren 5a

Ikastaro hau otsailaren 10ean eta 17an emango da.

Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen, (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoi edo barnerakoi, esanekoa eta abar).

Eta beharbada guk rol hori “ontzat” emanen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emitzak hobetzea galarazten digu.

Mintegi edo tailer hau praktikoa da funtsean. Bertan, parte-hartzaileak bere muga zaharrak identifikatuko ditu eta komunikazio modu berriak ikasiko ditu, ariketa arin, ugari, dinamiko, eta giro dibertigarrian.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar MuerzaCoach pertsonala eta enpresariala, Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Ahalik eta naturaltasun, argitasun eta jario handienarekin hitz egiteko teknika erraz eta baliotsuak ikastea, besteek hobeki ulertzea ahalbidetuz, lanean denbora eta eraginkortasuna aurreztuz, gatazkak konponduz, autoestimua ere hobetuz eta gainerakoekin ditugun harremanetan kalitatea handiagoa lortuz. Ondorioz, horrekin guztiarekin, baita emaitza hobeak eta bizi-kalitate hobea izatea ere lortuko dugu.

Edukiak

Komunikazioren aspektu batzuk:

  • kalibrazioa
  • rapport
  • entzuketa sakona
  • barneko egoera edo energia
  • aurre-usteak
  • ahotsa eta edukia
  • ahotsaren nolakotasunak eta erabilera
  • zentzumen anitz mintzamena ariketak
  • edukiaren zenbait gauza

Metodologia

Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (EGINEZ IKASTEA).

Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia.

Nori zuzendua

Pertsona-taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei, ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu behar dituztenei; hitzaldiak eman, lan-taldeak zuzendu behar dituztenei (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzeko jarduerak, prentsa, irratia, politika, sindikatuak, etab.) aisialdiko, familiako, bikoteko, adiskideen arteko harremanak hobeto nahi dituztenei, etab.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 20 lagun).
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSO GARRANTZITSUA!!!

Jarduera -ikastaro/mintegi- honetako prozesuan komunikazio tresna oso bat eraikitzen da urratsez urrats, ariketaz ariketa, orduz ordu eta egunez egun. Une bakoitzean tresna horren elementuren bat ikasten da.

Bizikleta bat egiten ikasten baldin badut, urratsez urrats jakin behar dut nola egiten den osorik. Urratsetako bat ez baldin badut egiten, ezin izanen dut bizikleta osatu eta, beraz, ezin izanen dut hura erabiliz bidaiatu.

Ikastaro honetan matrikulatzen diren guztiek oso konpromiso argia hartu behar dute: egunero bertaratzea eskolara, bestela DENA GALDUKO LUKETE, ezin izanen lukete bizikletan ibili. (ikastaroa, denbora eta dirua alferrik galduko lukete eta, horretaz gain, gainerako ikasleak benetan kaltetuko lituzkete).

 

Etiketak

garapen pertsonalaenpatiaIruñeaudaberriko ikastaroakrapportentzuketa aktiboa

Ots
20
ar.
Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak. Ueu Iruñea, Euskokultur Fundazioarekin elkarlanean. @ UEUren Iruñeko bulegoa.
Ots 20 – maiatza 15 all-day

Nafarroaren Historia. Memoria bizia (1512-1982)

GAIEN ZERRENDA

    1. XVI. MENDEA. NAFARROA, BITAN.
      Penintsulan, erregeorderri bat. Nafarroaren nortasuna espainiar monarkiaren aurrean. Bilakaera politikoa: “nafar fidagaitzak”-etik Nafarroa “Espainiako giltza” izatera. Nafar monarkia legitimoa, frantziar koroaren aldean. Erreforma protestantea. Mendebaldeko lurraldeak (foraltasuna, instituzionalizazioa, konkistatzaileak, eskribauak…).
    1. XVII. MENDEA. ESPAINIA GAINBEHERAN, NAFARROA GAINBEHERAN.
      Erreforma eta kontra-erreforma. 1640ko krisi espainiarra. Memoria esnatzen (Moret eta Aleson). Espainiar Inperioaren gainbehera. Frantziako erregeak-Nafarroako erregeak (1620). Nafarroa bidegurutzean, Espainiaren eredu berria Olivaresko konde-dukearen Armen Batasunaren bidez.
    1. XVIII. MENDEA. DINASTIA BERRIA, ARAZO ZAHARRAK.
      Ondorengotza gerra Nafarroan eta mendebaldeko lurraldeetan. Monarkia borboitarraren eredu berria eta foru-sistema. Zentralismo borboitar berria: Batasun erlijioso, hizkuntzazko eta ekonomikoa. Frantziar monarkia Euskal lurraldeen aurrean. Konbentzio Gerra: probintzia traidoreak.
    1. NAFAR MEMORIA XVIII. MENDERA ARTE.
      Martin Azpilikuetako, Pedro Navarro, Frantzisko Xabierko, Pedro Axular, Joannes Leizarraga, Bernart Etxepare, Garibay, Jose Moret, Manuel Larramendi, Arnaud Oihenart, Frantzisko Aleson.
    1. XVIII ETA XIX. MENDEETAKO PASABIDEAN. ITUNAREN HAUSTURA.
      Baionako Konstituzioa eta Kadizko Gorteak, bi eredu desberdin Nafarroarentzat. Frantsesen aurkako gerra Nafarroan, nazionalismo espainiarraren sorrera. Fernando VII.a: Espainiako eta Nafarroako erregerik txarrena. I. Karlistaldia (1833-1840). Bergarako Besarkada, nafarren derrotaren sinbolo.
    1. KUARENTAIUNISMOA ETA HAREN ONDORIOAK XIX. MENDEAN.
      1841eko Legea: Itundua? Nafar eliteen birmoldaketa: nekazal kazikismoa industria-burgesiarik gabe. Desamortizazioak Nafarroan eta II. Karlistaldia (1846-1849). I. Errepublika eta proiektu federala. Nafarroa eta haren historiari buruzko ikuspegi berria, “intelligentsia”ren memoriaz.
    1. NAFARROA: GIZARTEA, EKONOMIA, ERLIJIOTASUNA ETA BIZIMODUAK (XVI-XIX. mendeak).
      Nafarroako demografia. Eredu soziala: batzarreak, zergak, maiorazkoa… Euskara XIX. Mende amaiera arte, hizkuntza jazarri eta gutxietsi baten biziraupena. Aita Asteteren katixima. Korronte kulturalak (Jaurgain, Xaho, etc.). XIX. mendeko kultur mugimenduak.
    1. ERRESTAURAZIOA (1874-1931).
      III. Karlistaldia (1872-1876). Mendebaldeko lurraldeen foruen galera, istilu berri bat Gamazada eta Laurak Bat (1893). Txanda-sistema politikoa (1874-1923) eta Primo de Riveraren diktadura. Nafarroako Euskal Elkargoa (Asociación Euskara de Navarra). Afrikako gerra. Autonomiaren aldeko mugimendua. Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzaren sorrera.
    1. II. ERREPUBLIKA ETA FRANCOREN ALTXAMENDUA (1931-1939)
      Nafarroa II. Errepublikaren aurrean, erreakzioa eta elite moderatuen konjurazioa. Lizarrako Euskal Estatutua. Erreforma errepublikanoak. Errepresioa Nafarroan. Fronteen bilakaera. Masakreak eta polemikak. Erreketeak eta falangistak, “tartaren banaketa”. Elite berri baten sorrera Nafarroan.
    1. DIKTADURA FRANKISTA (1939-1975)
      Frankismoaren harlauza. Errepresioa eta legediak. Bilakaera politikoa, faxismotik “demokrazia organikora”. Erbesteratzea eta 1945eko etsipena. Autarkiaren porrota, desarrollismoa, industrializazioa eta langile klase berri bat Nafarroan eta Araban. ETAren sorrera eta borroka antifrankista. Iruñea, hiriburu lasaia?
    1. PENTSAMOLDE ETA KULTUR KORRONTE BERRIAK XX. MENDEAN.
      Euskal Herriko bilakaera sozial eta ekonomikoa. Protagonista ekonomikoen aldakuntzak eta XX. mende amaierako krisi handia. “Irurak Bat”-etik “Zazpiak Bat”-era. Artea, nortasun baten isla. Unamuno edo Barojarengandik Ez Dok Amairu-ra, hizkuntza baten berreskurapena. Nafarroako Historiaren ikuspegi “ofiziala”.
  1. TRANTSIZIOA, HAREN ISLA NAFARROAN (1975-1982)
    “Kontrolpeko eztanda” baten bilakaera. Trantsizio eredu espainiarra, eredugarria? Prozesu politikoa eliteen kontrolpean. Erreferenduma, Konstituzioa, 1977ko Amnistia Legea. Terrorismoak: muturrekoak eta Estatu-terrorismoa. Txandakatze-sistema berri bat. “Otsailaren 23a”, mugarri berri bat. LORAFNAren sormena, “Navarra es Navarra”.

Ots
24
lr.
Errealitateak kontatzeko manerak. Ueu Iruñea @ UEUren Iruñeko bulegoa.
Ots 24 – Mar 17 all-day

Ikastaroak :: Literatura, Kazetaritza

Errealitateak kontatzeko manerak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 112,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 100,80 €. Bazkideak: 70,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko otsailaren 19a

Ikastaro hau otsailaren 24an eta matxoaren 3an, 10ean eta 17an emango da.

Teoria eta praktika tartekatuko dira. Tailer bat izanen da.

Kronika, euskaraz ere, errealitatea kontatzeko tresna bilakatu zaigu aspaldi. Adibide ugari aurki ditzakegu gure letretan. Horien irakurketa historikoa eskainiko zaie ikasleei.

Bestalde egungo joerak aztertuko dira hainbat kronika-egileen eskutik.

Kazetaritza kronika izanen da tailerraren ardatz nagusia, baina alde berean, kronika literarioa eta biografia ere landuko dira.

Ikasleek saio guztietan hainbat ariketa eginen dituzte, diskurtsoa, lengoaia eta errealitateari heltzeko estrategiak landuko dituzte.

Ikasleek tailerraren akaberan kronika bat idatziko dute, gaurkotasuna edota kronika historikoa landuko duena. Antolatzaileak lan horiek argitaratzen ahaleginduko dira.

Helburuak

Ikasleak egungo errealitatea kontatzen trebatzea. Tradizioa abiapuntu hartu eta egungo errealitateari heltzeko hainbat estrategia eskaini.

Aipuak, jendearen solasa testu idatzira ekartzeko estrategiak.

Edukiak

Otsailaren 24an, Koldo Izagirre.

Kubatik Elgetara Panamatik igarota

Kronika: lehen pertsonan eginiko gertatu baten kontaera. Definizio zabal honek har dezakeen hainbat testutan oinarriturik, gure kazetaritzak eta gure literaturak eman dituen kroniken historia kronologiko, tematiko eta estilistiko bat osa genezake. Leku-garai desberdinetan eginiko kroniken irakurketa kritikoa.. Testuen lanketa horrek aunitz baliabide formal eta tekniko paratuko digu argira, eskura.

  • Ez duk erraza, konpai
  • Merry Christmas, Panama
  • Elgeta, sasiaren sustraiak
  • Luzuriaga: voz y vida obrera, hogeitabost lekukotasun (Sorgiñarri 6)

 

Martxoaren 3anIñigo Aranbarri.

Irakurketa historikoa.

Liburuak : Hitzak eta Giltzak, Hizlandia, hitzen ideologia, Zapataren oihana, Herioren hegala

Gehiegizko adjektibazioaren pleguak.. . Gehiegizko adjektibazioak sortu ohi dituen arazoak. Hitzen zolda.

 

Martxoaren 10an, Edurne Elizondo.

Liburuak: Itoitz, Ez dugu nahi.

Estrategiak: dokumentazioa eta ahozko elkarrizketak. Trikimailuak.

 

Martxoaren 17an, Iñigo Astiz.

Liburuak: Kixonetenean, Haragikeria

Mintza testu idatzia bilakatzen denean. Aipuak, adierazpenak, ahozkoa nola ekarri testu idatzira.

 Metodologia

Tailer bat izanen da. Ikasleek zenbait testu eta audio aldez aurretik irakurri edota entzun beharko dituzte.

Saio bakoitzaren hasieran irakasleak gaia pausatuko du (irakurketa historikoa, dokumentazioa, estrategiak eta trikimailuak, estilo baliabideak,…) eta horren ondotik gai hori lantzeko ariketak planteatuko ditu. Lan horien zuzenketa saioan bertan edota saiotik kanpo eginen da (ikasleek elkarri zuzenduko diote).

Nori zuzendua

Bereziki Kazetaritza, Historia, Magisteritza eta Soziologia ikasi edota ikasten ari direnak. Beti ere, kronika landu nahi duen orok tokia izanen du ikastaro honetan.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 16 lagun).
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak ematen duen homologazio prozeduran sartua dago.

Etiketak

Kronikadiskurtsoalengoaiaestrategia

Gatazken ebazpena pedagogia sistemikotik abiatuta. Ueu Iruñea @ UEUren Iruñeko bulegoa.
Ots 24 – Mar 10 all-day

Gatazken ebazpena pedagogia sistemikotik abiatuta

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 98,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 88,20 €. Bazkideak: 73,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko otsailaren 19a

Ikastaro hau otsailaren 24an eta matxoaren 10ean emango da.

Ikastaro honetan pedagogia sistemikoaren oinarri eta praktika ezagutu eta bizitzeko aukera izango duzu. Hezkuntzak gaur egun bizi dugun egoerara egokitzeko eskatzen duen ulermen eta konponbide berriei begirada ezberdin bat eskaini nahi dio. Izaera inklusibo, orekatu eta globala duen hezkuntzaren irakurketa berri honek, eskola eta familien arteko loturaren oinarriak jaso, ulertu eta sendotu nahi ditu.

Irakaslea

  • Clotilde Caro Herrera

    EHUn Frantses Filologian Lizentziatua, Pedagogia Sistemikoan Diplomatua (CUDEC), AT, PNL, Konstelazio familiarretan aditua, Iturrama BHI institutuko tutore eta  Bizikidetza taldeko kidea.

Helburuak

  • Teoria sistemikoaren nondik norakoak ezagutaraztea.
  • Ariketa sistemikoen bidez norbere burua gehiago ezagutzea.
  • Pedagogia sistemikoaren alderdi esperientziala ezagutzea.
  • Gatazken konponbiderako tresnak ezagutu eta hezkuntza eremuan eta gure harremanetan aplikatzea.

Edukiak

  • Gatazka zer den aztertu.
  • Bert Hellinger-en lege sistemikoak.
  • Pedagogia sistemikoaren aplikazioa: begirada sistemikoa.
  • Gatazken ebazpena.

Metodologia

Metodologia praktikoa eta fenomenologikoan oinarrituz, gai nagusiak ariketa sistemikoen bidez landuko dira. Ikastaroa hein handi batean praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Bere hezkuntza praktikaren eraldaketa zein barne begirada lantzeko gogoa duten pertsona guztiei zuzendua dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 20 lagun).
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak ematen duen homologazio prozeduran sartua dago.

Etiketak

SistemikaGatazkaren jatorriagatazken ebazpenaGarapen pertsonala

Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak. Ueu Iruñea @ UEUren Iruñeko bulegoa.
Ots 24 – Mar 10 all-day

Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko maiatzaren 7a

Ikastaro honek 9 ordutako aurrez-aurreko saioa izango du eta 3 ordutako etxekolana.

Pertsona bakoitzak dugun geure irudi edo estimua gizakion bizitzaren oinarria da, bizitzan egoteko eta izateko modu bat azaltzen du. Norberaren autokontzeptu honek ikasketa prozesuan, erabakiak hartzeko garaian, norberarekin eta gainontzekoekin erlazionatzeko eta bizitzak aurkeztuko dizkigun egoera desberdinetan aurre egiterakoan eragin zuzena izango du.

Nola daki haur batek baliotsua dela? Haurren autoestimua ez da zerutik erortzen den edo genetikaz etortzen den zerbait. Guraso eta hezitzaileak, nahi edo ez nahi, erlazioan gauden momentutik haurren autoestimua elikatzen goaz, modu baikor edo ezkorrean.

Beraiekin ditugun interakzioek eragina eta inpaktu zuzena badu, nola lagundu diezaiokegu beraiengan dute irudi eta estimua daukaten benetako balioarekin bat eginda egoten? Nola adierazten diot haur bati baliotsua, maitatua eta onartua dela?

Haur guztietan dagoen diamantea aurkitu dezagun, jokaera egoki edo desegokiek kondizionatu gabe.

Irakaslea

Helburuak

  • Haurren autoestimuaren eraikuntzan dugun eraginaz ohartzea.
  • Haur bakoitzean dagoen altxorra aurkitzea.
  • Haurrek beraiengan konfiantza sustatzeko ideiak aurkeztea.
  • Haurren zailtasunetan bide lagun izateko lanabesak barneratzea.
  • Zoriontasun eta ongizate emozionalerako giltzak garatzea.

Edukiak

  • Nola eraikitzen da autoestimua? Zerk lagundu edo oztopatu dezake helduen partetik norbere irudiarekin gustura egoten?
  • Zein da zure haurra/ikaslea? Altxorraren bila.
  • Jokaera desatseginen aurrean, nola lagundu bere irudia zapuztu gabe?
  • Jokaera atseginetan nola errekonozitu beregan dagoen balioa manipulazioan erori gabe?
  • Nola lagundu bere buruarekin ziurtasun eta konfiantzarik agertzen ez duenari? Bere ikasketetan, bere harremanetan…
  • Proposamen eta jarduerak autoestimua elikatzeko.

Metodologia

Teoria aurkeztu ondoren ariketa praktikoen bidez, guraso eta hezitzaileek kasu konkretuetan landu ahalko dituzte.

Nori zuzendua

Guraso, hezitzaile edo interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 20 lagun).
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak ematen duen homologazio prozeduran sartua dago.

Etiketak

ikastaroakIruñeakonfiantzazoriontasunaongizateaumeak

Heziketa integrala: Haurrekiko harreman osasuntsuak sustatuz. Ueu Iruñea @ UEUren Iruñeko bulegoa.
Ots 24 all-day

Ikastaroak :

Heziketa integrala: Haurrekiko harreman osasuntsuak sustatuz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 28,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 25,20 €. Bazkideak: 21,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko otsailaren 19a

Gizarte baten nolakotasunaren konfigurazioan heziketak duen garrantzia ukaezinezkoa da. Gizarte-eredu bakoitzak sortzen baitu bere heziketa mota; eta heziketa-mota bakoitzak sortzen duelako, halaber, bere gizarte-eredua. Indibidualtasuna nagusitzen ari eta herri-komunitatea desegiten ari zaigun gure garai hauetan ere, heziketan topatzen ahal dugu gizarte-eraldaketarako gako garrantzitsuetako bat, haurren zaintza eta heziketa kolektiboaren aldeko apustuaren bitartez,zaintza, komunitate eta elkartasun balioak errekuperatuz. Haurtzaroa, haziera eta heziketa errotik eraldatuko duen paradigma aldaketaren muinean ezarri behar dugu herri-hezitzailearen funtzioa. Denok baikara hurrengo belaunaldien bidelagun, denok gure gizarte-ereduaren arduradun.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo LarrionUnibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • Heldu gisa haurrekiko dugun ardura eta erantzukizunaren kontzientzia piztea.
  • Erlazionatzeko gure moduen egokitasuna edo ezegokitasunaren gaineko gogoeta ahalbidetzea.
  • Haurren bidelagun izateak guri geuri dakarkigun onuraz jabetzea.

Edukiak

  • Zaintzea, hezitzea, bidelagun izatea: gure berezko eginkizuna eta ardura.
  • Heziketa moldeak/ereduak. Haurrarekiko begirada ezberdinak.
  • Zertan datza haurrekiko errespetuzko harremana?
  • Haurren lagun izateko geure buruaren adiskide ere izateak duen garrantzia: gure historia psikoafektiboaren errebisioa eta ber-edizioa.
  • Gure harremantzeko patroia: Zergatik jokatzen dugu horrela?
  • Gure maneren disfuntzionaltasuna eta funtzionaltasuna.
  • Harreman osasuntsuak.

Metodologia

Teoriko-praktiko-bibentziala izanen da.

Nori zuzendua

Haurrekin harremana duen edozeini zuzendua dago jardunaldia (aita, ama, izeba, lagun, maistra, maixu, etab.)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak ematen duen homologazio prozeduran sartua dago.

Etiketak

hezitzaileakformakuntzairuñeaikas komunitateabidelagunharremanak

Mar
7
az.
Hizkuntza-praktika ekologikoak haurren hezkuntzan. Ueu Iruñea @ UEUren Iruñeko bulegoa.
Mar 7 – Mar 21 all-day

Hizkuntza-praktika ekologikoak haurren hezkuntzan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 63,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 56,70 €. Bazkideak: 47,25 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko martxoaren 1a

Ikastaro honen datak behin behinekoak dira. Behin betikoak ezartzean jakinaraziko ditugu.

Euskarazko murgiltze ereduari esker, euskarari bultzada handia eman zaio, gazte asko eskolan euskaldundu dira. Baina datuek eta bizipenek erakutsi digute eskola soilik ez dela nahikoa izaten ari gure ikasle eta haurrak euskaldun osoak bilakatzeko (bereziki etxean eta eremu hurbilean euskaraz bizi ez badira), eta urteek aurrera egin ahala erderarako joera areagotu egiten dela. Zergatik? Zer egin dezakegu gurasoek eta irakasleek eskolan eta baita eskolatik kanpo ere, haur eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera eta erabakia hartu dezaten? Haurren hizkuntzen jabekuntza prozesuetan eta sozioalizazioan zein dira helduon interbentzio modurik eraginkorrenak? Eta batez ere, Zer egin dezakegu elkarrekin, modu ekosistemikoan, gure hezkuntza komunitateko kide garenok?

Tailer honetan hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzeko gutako bakoitzaren motibazio eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta taldean konpartitu ditzakegun begirada, ezagutza eta praktikak identifikatu ditugu.

Irakasleak

Helburuak

Helburu orokorra: Haurren hezkuntzan hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzea.

Helburu zehatzak:

  • Norberaren kontzientzia eta praktika linguistikoak ezagutu eta seme-alaba eta ikasleengan nola eragiten duten hausnartzea.
  • Munduko begiradatik, euskararen lurraldean haur eta gazteen hizkuntzekiko motibazio, ezagutza eta erabileran eragiten duten faktoreak ezagutzea.
  • Haur eta gazteen euskara erabileran positiboki eragiteko praktika komunak identifikatzea.

Edukiak

Mundu jasangarria: mundutik etxera

  • Garapen eredu jasangarria
  • Eraldaketa soziala
  • Komunitatea

Hizkuntzak eta hiztunak: etxetik mundura

  • Hizkuntzak munduan ekologiaren begiradatik
  • Hizkuntza komunitateak, hiztunak eta elkarbizitza
  • Diagnostikoa eta eragin faktoreak

Identitate askeak (edo ez)

  • Hizkuntza
  • Identitate propioa eta kolektiboa
  • Hizkuntza urraketak haurren munduan eta ondorioak

Hizkuntza erabileraren jabekuntza

  • Sozializazioa
  • Prestigioa
  • Heziketa proaktiboa

Hizkuntza praktika ekologikoak heziketan: Egunerokoan ditugun egoeren lanketa.

Metodologia

Tailer erabat praktikoa izango da, teorian eta zientzian oinarritutako testuinguru eta abiapuntua izango du eta bizipen eta emozio pertsonaletatik taldekako dinamika eta praktikak bultzatuko dira.

Nori zuzendua

Edozein titulazio. Bereziki interesgarria, eskola komunitateko guraso, hezitzaile eta irakasleentzat eta baita haur eta gazteekin lan egiten duten aisialdiko begirale, entrenatzaile, elkarte eta teknikarientzat ere.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.eus (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

ikastaroakIruñeaeuskaraumeakhizkuntza praktikakmotibazioajabekuntzapraktika onak

Mar
23
ol.
Lantegia: “Garraio alternatiboak: bizikletaren mantentze-lanak” @ Berriozarko Natureskolan
Mar 23 @ 18:00 – 20:00