2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Urr
25
az.
“Irudi ipuinak”, ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata
Urr 25 @ 17:15 – 18:15
"Irudi ipuinak", ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata

UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzuan.

“Irudi Ipuinak” Ixabel Agirresarobe eta Mattin.

Ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea.

4 urtetik gorako haurrentzat

Ots
4
ig.
Santa Ageda bezpera
Ots 4 @ 18:30 – 20:00

Otsailaren 4an, AGATE DEUNAren bezpera ospatuko dugu.

HARTU MAKILA, AHOTSAK BEROTU eta ETORRI GUREKIN ABESTERA ¡

Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Zaldiko Maldikon: 19:00etan
Euskaldunon Biltoki: 18:30ean. Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Ots
28
az.
Euskaraldia aurkezpena Sarriguren. @ Joakin Lizarraga IPko erabilera anitzetako aretoa
Ots 28 @ 17:00 – 18:00

Zer da Euskaraldia?

[caption id="attachment_17586" align="alignleft" width="275"] Euskaraldia aurkezpena Sarriguren.[/caption]

11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz mintzatuko gaitezen. Udalerri guztietan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin dezagun.

 Nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi:

Ulertzen duenari euskaraz eginen diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest:

Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzunen dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

 

Mar
21
az.
Euskaraldia aurkezpena Iruñea @ Zaldiko Maldiko Elkartean.
Mar 21 @ 19:00 – 20:00

Euskaraldia aurkezpena Iruñea.

Lizarrako esperientzia, musika, Bertsolariak eta merendua.

Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?

 

Zer da Euskaraldia?

11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

https://euskaraldia.eus/ 

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz mintzatuko gaitezen. Udalerri guztietan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin dezagun.

 Nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi:

Ulertzen duenari euskaraz eginen diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest:

Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzunen dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

 

[ai1ec cat_name="EUSKARALDIA"]

Api
16
al.
Euskaraldia Burlatan. 11 egun Euskaraz. Ahalduntze Saioak @ Euskalerria Peña. Burlata
Api 16 @ 19:00 – 20:00

Ahalduntze saioa

 

Udal Jauregitxoko sotoan 19:00etan.

Zer da Euskaraldia?

[embed]http://www.irunerrikomintzakide.org/2018/03/euskaraldia-11-egun-euskaraz.html[/embed]

 

Ira
18
ar.
EUSKARALDIA HITZALDIA: Jose Mari Agirretxe-Porrotx @ Berriozarko Kulturgunea
Ira 18 @ 19:00 – 20:30

HITZALDIA: EUSKARALDIA Jose Mari Agirretxe-Porrotx
19:00etan
Kulturgunean
(Euskaraz)
Euskaraldia: 11 egun euskaraz (azaroaren 23tik abenduaren 3ra)
Izen-ematea: irailaren 20tik aurrera
Argibideak: www.euskaraldia.eus

[embed]https://euskaraldia.eus/[/embed]

Ira
29
lr.
EUSKARALDIA- IZEN-EMATE FESTA @ Burlatako Udaletxe plaza
Ira 29 @ 12:00 – 13:00
Aza
23
ol.
EUSKARALDIAREN TXUPINAZIOA: KALE ANIMAZIOA. “EGUN ON, SIKIERA!” @ Artika Berriko plaza
Aza 23 @ 18:30 – 19:30