2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
maiatza
31
ar.
Ipuin kontalaria @ Nafarroako Liburutegi publikoan
maiatza 31 @ 18:00 – 19:00
Urr
25
az.
“Irudi ipuinak”, ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata
Urr 25 @ 17:15 – 18:15
"Irudi ipuinak", ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea. UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzua @ Burlata

UdazkenEro Burlatako Euskara Zerbitzuan.

“Irudi Ipuinak” Ixabel Agirresarobe eta Mattin.

Ipuin kontaketa, marrazkiak eta umorea.

4 urtetik gorako haurrentzat

Ots
4
ig.
Santa Ageda bezpera
Ots 4 @ 18:30 – 20:00

Otsailaren 4an, AGATE DEUNAren bezpera ospatuko dugu.

HARTU MAKILA, AHOTSAK BEROTU eta ETORRI GUREKIN ABESTERA ¡

Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Zaldiko Maldikon: 19:00etan
Euskaldunon Biltoki: 18:30ean. Elkartean ere, hotza kentzeko askaria izango dugu.

Ots
28
az.
Hitzaldia: “Landareak lantzen” Jakoba Errekondorekin @ Ingurumen Heziketarako Museoan
Ots 28 @ 19:00 – 20:00
Api
10
ar.
ZARATA GUTXIAGO, BIZITZA HOBEA.  @ Jasangarritasun eskola
Api 10 – Api 20 all-day
ZARATA GUTXIAGO, BIZITZA HOBEA.  @ Jasangarritasun eskola

KUTSADURA AKUSTIKOA ITURRAMA AUZOAN

Claret Larraona ikastetxea
Apirilak 10 – 20
Ingurune zaratatsuan bizi gara? Iturrama auzo zaratatsua da?
Zer uste dute auzotarrek? Eta gure ikastetxea, zaratatsua da?
Zarata handiegia osasunarendako arriskutsua da?
Claret Larraona ikastetxeko ikasleek galdera horiek egin eta
erantzuten saiatu dira. Horretarako, kalera atera dira, ikertu
dute eta proposamenak egin dituzte zarataren arazoaren aurrean
sentsibilizatu gaitezen. Erakusketa honek erakutsiko digu nola
egin duten eta zer ondorio atera dituzten. Erakusketaren bidez
ezagutu ahalko duzu ikaskuntza-zerbitzuko proiektu hau, saritua
izan dena Iruñeko Udaleko ikaskuntza-zerbitzuko proiektuen lehen
lehiaketan.
Sarrera librea.

Api
12
og.
BIZITXOKO: EZAGUTZAK ETA UNE ATSEGINAK PARTEKATZEKO GUNEA @ Jasangarritasun Eskola
Api 12 @ 18:00 – 20:00
BIZITXOKO: EZAGUTZAK ETA UNE ATSEGINAK PARTEKATZEKO GUNEA @ Jasangarritasun Eskola

BIZITXOKO: EZAGUTZAK ETA UNE ATSEGINAK PARTEKATZEKO GUNEA
Ostegun bat hilean. Jarduera gaztelaniaz eta euskaraz
Apirilak 12, maiatzak 10 eta ekainak 14. 18:00 – 20:00.
Gune honek xede du bizikleten konponketari buruzko ezagutzak
partekatzea eta ongi pasatzea gure bizikleta doitzen dugun
bitartean edo besteei laguntzen diegun bitartean. Horretarako,
Juanjo Iriarte izango da bertan, konponketetan aditua, eta
Bizitxokora doazen lagunei laguntza eta aholkuak emango dizkie.
Sarrera librea. Ez da izena eman behar.

maiatza
10
og.
BIZITXOKO: EZAGUTZAK ETA UNE ATSEGINAK PARTEKATZEKO GUNEA @ Jasangarritasun Eskola
maiatza 10 @ 18:00 – 20:00

17
og.
FAMILIENDAKO LANTEGIA: HAZITEGI BIRZIKLATUEN PRESTAKETA
maiatza 17 @ 6:00 – 7:30
FAMILIENDAKO LANTEGIA: HAZITEGI BIRZIKLATUEN PRESTAKETA

FAMILIENDAKO LANTEGIA: HAZITEGI BIRZIKLATUEN PRESTAKETA

Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean
 Maiatzak 17, osteguna. 18:00 – 19:30.
Berreskuratutako materialetatik abiatuta (besteak beste plastikozko edo kartoizko ontziak), parte-hartzaileek hazitegi bat sortuko dute, bertan baratzerako landare propioak ekoizteko, baita loreontzietarako nahiz balkoietarako ere. Jarduerarekin batera azalpen labur bat egingo da landareen bizi-zikloaren inguruan.
Nori zuzendua: 4 eta 10 urte bitartekoei.
Aurrez izena eman behar da 
Apirilaren 24tik aitzina. 010 telefonoan, edo 948 42 01 00an (Iruñeaz kanpotik deituz gero).