2016-02-02

AGENDATXOA

EUSKARAREN AGENDATXOA Iruñerrian euskaraz antolatzen diren jardueren agendatxoa. Partaidetza sustatzeko asmoz. Zure herri edo auzoko ekitaldieren bat iragarri nahi izatekotan mezutxo batean bota eta laster asko iragarriko dugu. www.irunerrikomintzakide.org  
Abe
7
lr.
Durangoko Azokan egun pasa. Mintzapraktika Egitasmoak. Ongietorri gure mundura!
Abe 7 all-day


Abenduaren 7an Mintzapraktika egitasmoko kideak, Durangoko azokara hurbilduko gara. Autobusak, bazkaria, ordutegiak,…. lotzen ari gara, egun ederra pasatzeko.

Gorde data agendan!!!

 

Abe
21
lr.
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA
Abe 21 @ 19:00 – 22:00
Tomas Deuna, Zaldiko Maldiko Elkartean @ ZALDIKO MALDIKO KULTUR ELKARTEA

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu.

Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 19:00etatik
aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.

Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea
beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera parte hartuko duzuen, elkartea prestatzeko, erosketak egiteko, e.a., horretarako izen-emate epea jada irekia dago. Bidali mezutxo bat bai epostaz, mugikorretik edo  Whatsapp-en  bidez (664496509) edo bete hurrengo   fitxatxoa zure Mintzakide taldekideak edo zure lagun taldetik zenbat  etorriko zarete esanez.