Urr 23 @ 16:30 – 19:00 Mª Luisa Elio liburutegia. Barañain
16:30-16:00 LEHENENGO HARREMANA EUSKAL IRAKURKETAREKIN 18:00-19:00 EUSKARAZ MINTZATZEN ETA IRAKURKETA ERRAZAK
Urr 23 @ 19:00 – 20:30
Amorante musikariak kontzertua eskainiko du Iruñeko Katakrak aretoan 19:00etan. Folk musika desberdinen uztarketa oinarri hartuta, aspaldiko koplak, flamenkoa edota Afrikako musikak nahasten ditu musikari gipuzkoarrak.
Urr 24 @ 17:00 – 18:30
Atarrabiako Kultur Etxeko antzokian “Harpetarra” haurrentzako filma izanen da ikusgai 17:00etan eta euro baten truke.
Urr 24 @ 19:30 – 21:30
Artedrama antzerki taldearen “Zaldi urdina” antzezlanak 1980ko hamarkadara garamatza, heroinaren garaia, eta horrekin batera, gazteria eta rock musika, hiesa eta heriotza, gatazka politikoa eta botearen esku beltza. 20:00etan Iortia Kulturgunean.
Urr 25 @ 10:00 – 13:00
Otsondo-Alkurrun-Larrondo-Otsondo ibilbidea (14 km, 600 desnibela). COVIDa dela eta 10 lagun. Segurtasun neurriez gain, “arauak” atala onartu beharko da: mendianeuskaraz.weebly.com/arauak.html Harremanak: mendianeuskaraz@gmail.com