Mintzodromoa sarean.Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin!  Ekainaren 24an 18:30ean Jitsiren bidez Doan Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu. Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko  aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa Parte hartu! Ez galdu aukera. Mintzatuko gara elkarrekin ?    

Nolakoa izan da zure online esperientzia? Mintzakide konfinamendu garaian.

Koronabirusak gure bizitzaren arlo guztietan ezezaguna den eszenatoki berri batera egokitzera behartu gaitu. Hau areagotu egin da gure lanari dagokionean; izan ere, euskararen sustapenerako ditugun proiektu gehienak aurrez-aurreko saioetan, igurtzian, oinarrituta daude. Aurrez aurreko saioak bertan behera gelditzea beste aukerarik izan ez dugun arren, gure proiektuetan parte hartzen duten lagunen beharrei ahalik eta modurik egokienean erantzuten Read more about Nolakoa izan da zure online esperientzia? Mintzakide konfinamendu garaian.[…]

Ardo Dastaketa. Topa egin, Elkarrekin!

Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/ardo-dastaketa
Ekainaren 25ean
Jitsiren bidez
18:30ean
29€

Zure etxeko erosotasunetik, zure ordenagailuaren, mugikorraren tabletaren bitartez parte hartu dezakezu barkarka edo zure mintzalagun taldearekin elkartuta eta gastuak partekatuz. Baina azken hau aukeratzen baduzue gogoratu alarma egoerak ezarritako segurtasun neurriak betetzeaz!

Ikasturteari amaiera emateko mintzalagunek topa!

Mintzalaguna komunitateko kideon ikasturtea oparoa izan da. Izan ere, urtero bezala, elkarrekin euskara praktikatzeko esperientziak partekatu ditugu. Asteroko hitzorduen zein mintzalagunon sarearen bidez astero hartu-emanetan izan gara. Ikasturteari amaiera emateko, bi ekintza antolatu ditugu: mintzodromoa eta ardo dastaketa.  Aurrez aurre elkartzerik ez dugun arren, elkartu gaitezen sarean eta amaitu dezagun elkarrekin Topa eginez! Anima zaitez, eman izena:

MintzalagunOn Sarea

Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!!

MINTZAKIDE, koronabirusaren aurkako neurriak. Martxoaren 14ko, 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen du. Egoera  honek aurrez aurreko bilkurak debekatu ditu eta  ondorioz  Mintzalagun taldeon saioak online egingo ditugu eta kalean edo tabernetan elkartzea alboratzen dugu momentuz  , berriz ere modu seguruan elkartzeko aukera izan bitartean,   pertsonen arteko harremanen gertutasuna arriskutsua delako.  Gure aholkuaren Read more about Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!![…]

Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea

Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, mintzapraktikan sarean egiteko aukera eskaini nahi du Mintzakidek: #mintzalagunONsarea. Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaitu Euskaltzaleen Topaguneak. Internet bidezko sare handi eta zabal bat josteko abagune aproposa bizi dugu, gure komunitatea indartzeko aukera paregabea. Etxealdian ere bizipenez eta Read more about Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea[…]