IKA Campion: Ikastaro trinkoak otsailean

IKA Campion: Ikastaro trinkoak otsailean

2022ko otsailerako hasiera mailako ikastaro trinkoak eta B1 eta B2 mailak antolatu ditu IKA Arturo Kanpion euskaltegiak. Prezio berezia izango dute; gutxienez eskolen % 85era joaten diren ikasleei matrikularen erdia itzuliko zaie.

Mailak: hasiera, B1 eta B2

Datak: urtarrilaren 31tik otsailaren 25era

Ordutegia: 09:00 – 13:30

Prezioa: 200,00 €. Gutxienez eskola-orduen % 85era joaten diren ikasleei 100,00 €itzuliko zaizkie.

Izena ematea eta matrikula: matrikula online egiteko klikatu ondorengo botoian. Nahiago baduzu, telefonoz ere egin dezakezu 948 22 22 46 zenbakian.

Urtea MintzaPozez hasteko 11 modu!

Urtea MintzaPozez hasteko 11 modu!

Nazkatuta zaude urtea beti berdin hasteaz? Nazkatuta zaude euskara kontrako eztarrira joaten zaizulako? Edo euskaraz egin nahi eta inguruan aukerarik ez izateaz?

Zuretzako soluzio perfektua daukagu: MintzaPoza praktikatu!! Mintzapoza praktikatu, euskaraz hitz egiteko dauzkazun mugak hausteko! Jendeak dio lehen ezinezkoak iruditzen zitzaizkien hainbat gauza egiten dituztela orain; euskaraz poteatzea, adibidez. Ezin hobea da nork bere buruarengan konfiantza, soltura eta maila hobea eskuratzeko. Berdin da euskaraz aritzeko lotsa gainetik kentzeko praktikatzen duzun, edo ahaztutako hizkuntza freskatzeko edo beste batzuei lagunduz euskarari ekarpena egitearren…

MintzaPoza praktikatzeko mila arrazoi daude, denok dugu geurea. Baina gauza bat argi dago: MintzaPoza praktikatzeak aktibo eta baikor sentiaraziko zaitu. Emaitza bikainak lortu nahi badituzu, zure koinatuari euskaraz ZASKA bat eman nahi badiozu, ez galdu aukera!

 

11 modu, 11 lagun, 11 plan

MintzaPoza denok praktikatu dezakegu, helduek, gazteek, berritsuek, lotsatiek, kirola egitea gustoko ez dutenek, antzerkizaleek, gurasoak… gaitasuna izanez gero. Hainbat aukera eta modu daude Mintzakide egitasmoan parte hartzeko. Ezagutu itzazu hemen! Astean behin, ordu betez praktikatu eta  gozatu lagun artean. Probatu dutenek ez diote utzi praktikatzeari!

Gainera, asteroko hitzordu horietaz gain, aisialdian gozatzeko ekintza osagarriak ere egiten ditugu urtean zehar Euskal Herriko mintzakideok elkartzeko:

  • Lehendabizikoa martxoan izaten da, sagardotegira irteera egiten dugu: Mintzatxotx
  • Maiatza partean, Mintza Eguna ospatzen dugu, urtero herri ezberdin batean eta oso jai berezia izaten da.
  • Abenduan, berriz, Durangoko Azokara irteera izaten da, elkarrekin euskal kulturgintzak ekarritako uztaz gozatzeko…eta egun pasa ederra egiteko!

Hiru horiek dira Euskal Herriko Mintzakide guztientzat antolatzen ditugun ekintza osagarri bateratuak. Eta, horietaz gain, Iruñerrian beste hainbat ekintza osagarri ere antolatzen dira:  batzuk Iruñerrian dagoeneko antolatzen diren ekintza kulturalak baliatuz egindakoak izaten dira eta batzuk Mintzakide egitasmoak sortuak: hirirako izaten dira batzuk, baina eskualdekoak eta partekatuak ere badira. Azken hauen helburua Mintzakideen euskarazko sarea handitzea da, inguruko herrietako Mintzakideek elkar ezagutu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko. Giro paregabea sortzen da ekintzotan eta oso gustukoak izaten dira.

 

 

Urtarrila osoan izena emateko aukera

Sartu zaitez http://www.irunerrikomintzakide.eus webgunean.

Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Hasi zaitez Mintzakiden, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!

MintzaPoza Durangoko Azokan!

MintzaPoza Durangoko Azokan!

Pasa den larunbatean, abenduaren 4an,  Durangoko Azoka bilakatu zen Euskal herriko hainbat txokotatik heldutako Mintzalagunen, Berbalagunen, Solaslagunen eta Mintzakideen topaleku

 

2018an  antolatu  zuen lehendabizikoz Euskaltzaleen Topaguneak  Euskal Herriko Mintzaparktika egitasmoetako kideentzat egun pasa Durangora.

Euskaraldiaren lehen edizioa amaitu berri zen orduan eta, Egin Jauzi lelopean, Hondarribiko Abiyuan txarangarekin mintzapoteoa eginez, hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko mintzapraktika egitasmoetan parte hartzeko deia zabaldu zuten. 

Baina bai orduan, baita aurten ere,  Azoka bisitatzea izan da  irteeraren oinarria. Batzuentzat Azoka bisitatu duten lehen aldia izan da eta horixe da irteera honen  helburuetako bat: euskal sorkuntzaren plaza hau ezagutu eta euskarazko kultur eskaintza kontsumitzen hasteko bide ematea. Gainera, sortzaileak aurrez aurre ezagutzeko aukera paregabea izaten  da Mintzalagunentzat. Aurten ere hauetako askoren lanak eta beraiek ezagutzeko aukera izan dute eta beraiekin hitz egiten ere izan dira:

Ibon Martin, Onintza Enbeita, Nabarraldeko kideak, Gatibuko kideak,  Korrontziko Agus Barandiaran, Kalakanekoak. Eskerrik asko guztiei, sekulakoa da zuekin egun hau partekatzea!

Durangora iritsitakoan irteerako antolatzaileak banatutako MintzaPoza poltsak euskarazko produktuz bete zituzten bisitan zehar eta, horrela, irteeran,  talde argazki elegantea atera genuen poltsak bete-bete!

Azokako bisita amaituta, lauko taldeetan banatu eta MintzaPoza ginkanan aritu ziren gero Durangon elkartutako lagunak. Mugikorrerako aplikazio baten bidez, hainbat proba egin zituzten Durangoko txokoak ezagutuz. Taldeak herri ezberdinetako kideekin osatu zirenez, elkar ezagutzeko aukera paregabea izan zen.

Ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten eta 2022rako planak ere egin ziren kafe orduan: otsaila/martxoan egingo dugu sagardotegia eta pentsatzen aritu ginen  hura non egin, 2022ko Mintza eguna non izango den… Gogotsu daude Mintzalagunok berriz elkar topo egiteko ekintzaren batean eta arratsaldean bakoitza bere autobusera bideratu aurretik horrela agurtu zuten elkar: Sagardotegira arte!!!

Egun pasa polita Durangokoa, datorren urtean berriz!! 

SAIO OSAGARRIA: “KUTXIDAZU BIDEA IXABEL” MUSIKALA GAYARRE ANTZOKIAN

SAIO OSAGARRIA: “KUTXIDAZU BIDEA IXABEL” MUSIKALA GAYARRE ANTZOKIAN

Heldu den Abenduaren 1ean demode produzkioak-en “kutxidazu bidea ixabel antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian

Ordua: 20:00
Prezioa: 8€

Ikuskizuna euskaraz

2021ean Musika Ikuskizun Onenaren MAX saria lortu du “Kutsidazu bidea Ixabel” nobela arrakastatsuan oinarritutako musikal honek.

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín gazte donostiarra mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abestien artean egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Ikuskizunean ikusiko dugun bezala, Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du musikaren bidez komunikatuko baita harekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak “a kupela” abesten eta behiak dantzan.

Antolatzailea: IRUÑEKO UDALA

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

Jatorrizko egilea Joxean Sagastizabal / Dramaturgia Aitziber Garmendia eta Patxi Barco/ Zuzendari musikala Joli Pascualena / Interpreteak Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inaxio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano / Musika originala Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano Jatorrizko letra Aiora Zulaika, Joli Pascualena eta Patxi Barco / Koreografiak Karlos Nguema / Eszenografia-diseinua Asier Izagirre / Eszenografiaren ilustrazioak eta diseinu grafikoa Aitziber Alonso / Soinuaren diseinua Iker Huitzi / Soinu-teknikaria Josean Olaberri / Argiztapenaren diseinua Xabier Lozano / Argiztapen-teknikaria Livory Barbez / Jantzien diseinua Ana Turrillas / Jantzi bereziak Josemi Errodonsoro

Produkzioa DEMODE PRODUKZIOAK

Mintzalagunok egunpasa Durangon!

Mintzalagunok egunpasa Durangon!

Bi urteren ostean, Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen. 

Abenduaren 1era arte eman daiteke izena gurekin zuzenean harremanetan jarriz edo hurrengo formularioa betetzen

Autobusak honako herrietan hartu ahalko dira (10 euro):

ELIZONDO- DONEZTEBE-BERA-HENDAIA – HONDARRIBIA
IRUÑEA-GASTEIZ- LEGUTIO
PLENTZIA-SOPELA-ALGORTA-ERANDIO
LOGROÑO – OION – BIASTERI – BASTIDA
DONOSTIA – HERNANI – LASARTE – TOLOSA – ORDIZIA – BERGARA – ARRASATE

 Bazkaria Bazkaria Abadiñoko muntsartz auzoko Milikuena jatetxean izango da (16 euro).

50 pertsonentzako lekua dago jantokian

– Menua: lehengo eta bigarren platera,  postrea eta edaria

Egunpasarako egitaraua

12:15ak aldera Durangora iritsiera
12:30-13:30 MintzaPoza ginkana herrian zehar taldeka, Hasiera Uribarriko Andra Mari basilikaren arkupetan hasita.

13:30-14:30 Azoka bisitatzeko tarte librea
Edukiera neurtuko dute, ondorioz ezingo gara elkarrekin taldean sartu.
14:30– Autobusetara gerturatzeko elkartzea.
15:00-17:00– Bazkaria Abadiñoko Muntsaratz auzoko Milikuena jatetxean
Menua: lehengo eta bigarren platera, ogia, Errioxako ardo ondua, etxeko postrea eta kafea
17:30 – 19:00 Azoka bisitatzeko tartea edo Mintzapoteoa
19:00 Itzulera