MINTZAKIDE PROGRAMAREN EBALUAZIOA 2020-2021

MINTZAKIDE PROGRAMAREN EBALUAZIOA 2020-2021

2020-2021 ikasturteko ebaluazio inkesta

Ikasturte amaieran gaude eta oporrak gainean ditugu; horregatik, urtero bezala, galdetegia betetzeko proposamena luzatzen dizuegu.
Bertan Mintzakide egitasmoa baloratzeko aukera duzue,  betetzea eskertuko genizueke, 5 minutu baino ez dira eta egitasmoa hobetzeko zein gure lana ebaluatzeko oso garrantzitsua da, egitasmoa inor gutxik bezala ezagutzen baituzu.

MintzaPoza praktikatu!

MintzaPoza praktikatu!

Mintzapraktika, ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen omen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Hori guztia da beraientzat MintzaPoza.

Mintzapraktikari esker lehen ezagutzen ez zuten mundu bat deskubritu dutela diote; duela urte pila batetik ezagutzen zuten jende askok euskaraz dakiela konturatu dira eta haiekin euskaraz hitz egiten hasi dira. Euskararen bueltan harreman berriak ere eraiki dituzte. Orain beraien mundua askoz zabalagoa da; “duela bi urte ez nuen hau guztia ezagutzen”.

“Ez izan beldurrik edo lotsarik zure euskara maila baxua delako, zeren hor dabilen jendea zu bezalakoa da eta ez dauka aurreiritzirik”

MintzaPoza praktikatzeak merezi du. Euskal Herrian geroz eta jende gehiago aritzen da Mintzapraktikan euskara hartu eta ematen. Euskararen sarea indartzen eta zabaltzen.
Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu MintzaPoza: talde giro hurbilean “ez izan beldurrik edo lotsarik zure euskara maila baxua delako, zeren hor dabilen jendea zu bezalakoa da eta ez dauka aurreiritzirik”.

Irailean zabalduko da Mintzakiden izena emateko kanpaina, egitasmoei buruzko hainbat informazio interesgarri www.iruñekomintzakide.org webgunean dago eskura. MintzaPoza aldizkaria ere eskura duzu, etxetik gertu eta lagun artean euskara non praktikatu jakiteko, Mintzalagunen esperientziak ezagutzeko eta MintzaPoza praktikatzeko aukeren berri jasotzeko.

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Kaixo familia!
Uda honetan haurrentzako euskarazko tailerrak izanen ditugu Biltokin.
Uztailaren 19tik abuztuaren bukaerara 10:00etatik 13:00etara, 6 urtetik aurrerako haurrei eskainiak. Hiru hamabostaldi edukiko ditugu:
-Berdea 1 (Uztailaren 19, 21, 26 eta 28) EDO Berdea 2 (Uztailaren 20, 22, 27 eta 29). Landuko diren tailerrak: ekologia, animaliak, landareak eta sukaldaritza.
-Morea 1 (Abuztuaren 2, 4, 9 eta 11) EDO Morea 2 (Abuztuaren 3, 5, 10 eta 12). Landuko diren tailerrak: berdintasunean aske, zirkoan jolastuz, mozorroak eta sukaldaritza.
-Koloretsua 1 (Abuztuaren 16, 18, 23 eta 25) EDO Koloretsua 2 (Abuztuaren 17, 19, 24 eta 26). Landuko diren tailerrak: musikarekin jolastuz, kirolak, esperimentuak eta sukaldaritza
Dagoeneko izena eman daiteke, https://forms.gle/WhP3jNMDKKLaJ6Yz5 galdetegia betez.
Zalantzak 682924039 Whatsappean. Hamabostaldi bakoitzaren prezioa, 40 euro; uda osoa, 100 euro. Izena emateko azken eguna: uztailaren 2a.

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Haurrendako udako tailerrak Euskaldunon Biltokin!

Udako tailerrak Biltoki

Getxoko Berba taldea MintzaPoza lehiaketako irabazle

Getxoko Berba taldea MintzaPoza lehiaketako irabazle

Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa!

Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.

Sariak. Mintzapoza

Beraz, goizeko 11:00etan hasi ziren martxan Mintzalagunak, herrian zehar tipi-tapa, txokoz-txoko probak eginez. Lehiaketaren lehen zati horretan herri bakoitzeko talderik onena zein zen erabaki zen (puntu gehien atera zituena). Hondarribian Hitz eta Pitz taldeak irabazi zuen, baina finalera bakarrik joan ordez, herrian parte hartu zuen beste taldearekin, Mintzasaltserekin, indarrak batzea erabaki zuen. Ez hori bakarrik, herriko talde onenaren saria ere partekatu zuten!

Finala jokatzeko garaia ordubata inguruan heldu zen. Herri bakoitzeko talde onenak bildu ziren sarean eta Mintzalagunen inguruan zenbat dakiten erakutsi beharra izan zuten. Zinez ahalegindu ziren guztiak txuleta eta sagardo sorta etxeratzen eta azkenean Getxoko Berba taldeak irabazi zuen saria. Hondarribiako taldea izan zen bigarrena eta Gorbeialeko Mozkorlagunak podiumeko hirugarren postuan geratu zen.

MintzaPoza lehiaketako podiuma

Getxoko Berba taldea: irabazleak

Getxoko Berba taldea

 

 

 

 

Hondarribiako Aupa Hondarribia taldea: 2.postuan (Marisaltserak eta Hitz eta Pitz taldea indarrak batuta)

 

 

 

 

 

Gorbeialdeko Mozkorlagunak taldea: 3.postuan.

SAIO OSAGARRIA: “KUTXIDAZU BIDEA IXABEL” MUSIKALA GAYARRE ANTZOKIAN

Heldu den Abenduaren 1ean demode produzkioak-en “kutxidazu bidea ixabel” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian Ordua: 20:00Prezioa: 8€ Ikuskizuna euskaraz 2021ean Musika Ikuskizun Onenaren MAX saria lortu du “Kutsidazu bidea Ixabel” nobela arrakastatsuan oinarritutako...

Mintzalagunok egunpasa Durangon!

Bi urteren ostean, Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen.  Abenduaren 1era arte eman daiteke izena gurekin zuzenean harremanetan jarriz edo hurrengo formularioa betetzen • Autobusak honako...

Antzerkirako sarreren ZOZKETAREN SARIDUNAK!

Hurrengoak izan dira 4 sarreren zozketaren irabazleak:   Lourdes I. S. Josune A. B. David  B. L. Carmen A. G. Bihar, Azaroak 17, Tanttaka Taldearen “Ameriketako bidaia” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian Ordua: 20:00Prezioa: 8€ ( eta -20%eko deskontua) Kasu!...

Mintzakideok Gayarre antzokira!

Heldu den Azaroaren 17an Tanttaka Taldearen “Ameriketako bidaia” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian Ordua: 20:00Prezioa: 8€ ( eta -20%eko deskontua) Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez...

IRUÑERRIKO MINTZODROMOA: tar-tarrean goxo-goxo

AEK, IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa elkartu gara Iruñerriko lehen MINTZODROMOA abian jartzeko. Bertan, euskaraz poliki, ongi eta oso ongi ari diren Iruñerriko euskaldunak elkartu nahi ditugu, elkarrekin...

Mintzapoza IRUÑEA! Saio Osagarria

Urriaren 23an, egun pasa Iruñean. Bisita gidatua, bazkaria, MintzaPoza tonbola eta Pikabea Solaslagunaren margolanen erakusketara bisita, Itziar Azpiroz Mintzakidearen abestiekin. Urriaren 23an Iruñean elkartuko gara ikasturte honetako lehendabiziko ekintza...

MintzaPoza Tonbola!

Mintzakide, Berbalagun, Solaslagun, Mintzalagun eta Solaskideek MintzaPoza elkarrekin praktikatzeko deia egin diete beraien bizilagunei. Pasa den irailaren 22an abiatu genuen aurtengo kanpaina Euskal Herriko hainbat txokotan eta MintzaPoza tonbolaren bidez ezagutarazi...

Aurten MintzaPoza praktikatu!

Irailarekin batera, Mintzapraktikan ikasturte berria ere badator! Aurtengoa bereziki bizi, garrantzitsu, gogotsu dator. Azken bi urteetan ezinezkoa izan baita gure jarduna bere horretan, hala ere, 6800 lagun astero astero bildu izan gara. Baina, noski, betikora...
Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Mintza-Bermuta eta MintzaPoza Lehiaketa

Aurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,….. baina ez dugu amore eman eta astero astero modu batez edo bestez gure mintzapraktika saioak burutu izan ditugu.

Urteroko hitzordua, Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, ere ezin izango dugu ospatu baina gutxienez ikasturtea amaitzen joateko elkarrekin, Saio Osagarri berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu.

MintzaPoza Bermuta!

Hitzordua ekainaren 5ean jarri dugu. Lekua ere prest dugu eta mokadu eta tragotxo bat elkarrekin  hartuko dugu El Buho jatetxearen terrazan, Iruñeko ikuspegirik onenetako bat gozatzeko aukera izango dugu baina aurretik…..

 

 

MintzaPoza Lehiaketa!

Ekintzak bi zati izango ditu:

Lehenengoan Iruñerriko Mintzakideak elkarren artean arituko dira kaleetatik jolasean, ginkana moduko bat izango da. Talde bakoitzak mugikor batekin eskatuko dizuegun frogatxoak bete beharko dituzue, ordu batez, patxadaz mintzapraktika egiten duzuen bitartean eta ondoren bigarren zatian, herri bakoitzeko talde onenek finala jokatuko dute elkarren artean, Descalzos 56 kaleko erabilera anitzeko egoitzan (El buho jatetxearen azpiko solairuan).

Sariak ere izango dira, nola ez!

Sariak ere pozez hartzeko modukoak izango dira:

  • Herri bakoitzeko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia.
  • Finaleko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia+ txuletak+ sagardoa.

MintzaPoza Lehiaketan eta bermutan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, (egoitza eta jatetxearen lekua mugatua da eta osasun arauak bete behar ditugu) eta hurrengo estekaren bitartez izena eman dezakezue, talde moduan edota bakarka moduan.