Mintzodromoa sarean.Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin!  Ekainaren 24an 18:30ean Jitsiren bidez Doan Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu. Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko  aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa Parte hartu! Ez galdu aukera. Mintzatuko gara elkarrekin ?    

Nolakoa izan da zure online esperientzia? Mintzakide konfinamendu garaian.

Koronabirusak gure bizitzaren arlo guztietan ezezaguna den eszenatoki berri batera egokitzera behartu gaitu. Hau areagotu egin da gure lanari dagokionean; izan ere, euskararen sustapenerako ditugun proiektu gehienak aurrez-aurreko saioetan, igurtzian, oinarrituta daude. Aurrez aurreko saioak bertan behera gelditzea beste aukerarik izan ez dugun arren, gure proiektuetan parte hartzen duten lagunen beharrei ahalik eta modurik egokienean erantzuten Read more about Nolakoa izan da zure online esperientzia? Mintzakide konfinamendu garaian.[…]

MintzalagunOn Sarea

Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!!

MINTZAKIDE, koronabirusaren aurkako neurriak. Martxoaren 14ko, 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen du. Egoera  honek aurrez aurreko bilkurak debekatu ditu eta  ondorioz  Mintzalagun taldeon saioak online egingo ditugu eta kalean edo tabernetan elkartzea alboratzen dugu momentuz  , berriz ere modu seguruan elkartzeko aukera izan bitartean,   pertsonen arteko harremanen gertutasuna arriskutsua delako.  Gure aholkuaren Read more about Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!![…]

#Etxealditik Euskaraldira#7

(apirilak 30) Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator. Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia. Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen Read more about #Etxealditik Euskaraldira#7[…]

#Etxealditik Euskaraldira#6

  (apirilak 29) Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontu, moldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak. Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin Read more about #Etxealditik Euskaraldira#6[…]

#Etxealditik Euskaraldira#5

(apirilak 28) Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… Read more about #Etxealditik Euskaraldira#5[…]

#Etxealditik Euskaraldira#4

(apirilak 27) Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu Read more about #Etxealditik Euskaraldira#4[…]