Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago Read more about Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak[…]

Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Familia giroan euskaraz aritu nahi? Zer da: Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu eta astero euskaraz hitz egin eta jolasiteko batuko dira. Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak. Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era. Hilabetean behin hezitzaile batek gidatutako tailer bat egonen da. Read more about Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten[…]

Euskaraldiaren aurkezpena

“Euskaraldia 2019-2020: Gehiago eta sakonago”

Heldu da Euskaraldiaren bigarren edizioa! 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da bigarrenez ariketa soziala eta, horretarako, ezinbestekoak dira bihotzaren ekimena diren batzordeak.
Kike Amonarrizek, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, Euskaraldia 2019/2020: Gehiago eta sakonago batzordea aktibatzeko hitzaldia eskainiko du asteazkenean, 19:00etan, Artikako Artigune II aretoan.

Martxoaren 22an Zientzia Tailer irekia Artikako Parkelagun egitasmoan. Zatoz eta parte hartu gurekin!

PARKELAGUN ARTIKA TAILER IREKIA: ZIENTZIA TAILERRA. Egun batzuk pasa dira jada parkelagunak elkartzen hasi zirenetik eta ohiko hitzorduetaz gain, hilabetean behin hitzordu bereziak egiteko unea heldu zaigu! Tailer ugari antolatu dira guraso eta seme-alabekin elkar egiteko: euskaraz, irriz eta barrez elkarrekin ongi pasatzeko! Dinamizatzaile bat arituko da tailer hauek gidatzen. Martxoaren 22an, ostegunarekin, Zientzia  tailerrari Read more about Martxoaren 22an Zientzia Tailer irekia Artikako Parkelagun egitasmoan. Zatoz eta parte hartu gurekin![…]