Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago Read more about Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak[…]

Guraso euskaldunak haurrekin batera euskaraz praktikatzeko programa

Parkelaguna Berriozar-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak. Noiz: astean behin, ostegunarekin (taldearen arabera egun hau aldatu ahalko da), 17:00etatik 18:30era, urritik maiatzera. Hilabetean behin lantegi bat. Non: Euskaltegian Prezioa: 20 euro familiako ikasturte osorako. Informazioa eta Izen-emateak urriaren 25a arte, Parkelaguna Berriozar web-orriaren bitartez edo Berriozarko Read more about Parkelaguna Berriozar-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten[…]

Bertso Jaialdia Berriozarren

Abuztuaren 22an, asteazkena, honako bertsolari hauek etorriko dira Berriozarrera, 20:00etan Euskal Herria plazan hasiko den saioan abestera: Maialen Lujanbio. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. 2017ko txapela irabazita, Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna da Lujanbio, 2009an egin moduan; txapeldunorde izan zen 2013an eta 2001ean. 1997tik beti sailkatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. Aimar Karrika. Zuberoa, Nafarroa Beherea Read more about Bertso Jaialdia Berriozarren[…]

” Garraio alternatiboak: bizikleta eta horren mantentze-lanak”,hitzaldia. Berriozarko Natur eskolan

OHARRA: Konpondu beharreko bizikleta eraman daiteke. Berriozarko Natur Eskola.   Emailea: Juanjo Iriarte Konponketa lanetan aritzen da “Hemen konpon” Emaus Fundazioko lantegian. Badu esperientzia hau bezalako tailerrak ematen. Helburuak: Jendea animatu bizikleta erabiltzera eta norberak konpontzeko tresnak eman. Edukia: – Bizikletaren zatiak ezagutu eta konpontzen ikasi. – Bizikletaren mantenimendurako behar diren praktikak ikasi (gurpil zulatua konpondu, gurpila aldatu …) Read more about ” Garraio alternatiboak: bizikleta eta horren mantentze-lanak”,hitzaldia. Berriozarko Natur eskolan[…]

EZKABA MENDIKO ANIMALIAK EZAGUTZEKO TXANGOA.

Iruñerriko Mintzakide Saio Osagarria. Ezkabako animaliak ezagutzeko txangoa eta hamaiketakoa. Noiz: azaroaren 18an, 10:00etatik 13:00etara. Ordu kopurua: 3 ordu Parte-hartzaile kopurua: 20 Dohainik (Berriozarko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean). Doako jarduerak izan arren, aurretik izena eman behar da: mintzakide1@gmail.com helbidean edo Natureskolan Izen ematea eta argibideak: 948 594774 natureskola@sumaconcausa.org (azken eguna: jarduera egin baino hiru egun lehenago). Emailea: Read more about EZKABA MENDIKO ANIMALIAK EZAGUTZEKO TXANGOA.[…]

Mintzakide. Konturatzerako euskaraz!

Mintzakide. Konturatzerako euskaraz! Ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko. . . baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute. Parte hartu nahi duten euskaldun berri eta zaharrek urriaren 24a arteko epea dute izena emateko. Tarte horretan, ohi bezala, Read more about Mintzakide. Konturatzerako euskaraz![…]